HONDARRIBIA EKINTZAILE PROGRAMA
Hondarribiko ekintzaileentzat edota Hondarribian bertan beraien negozio-ideia sustatu nahi dutenentzako formakuntza programa:
Uztailaren 4an ekintzaileentzako tailer berri bat hasiko da IDEIATIK ENPRESARA izenekoa. Tailer hau autoenplegua lan aukera izan daitekeela uste duten pertsonei zuzentzen zaie. Tailer hauetan kontzientzia ekintzailea bultzatuko da negozio-ideiak antzematen lan eginez eta pertsona ekintzaile guztiek garatu behar dituzten gaitasunak eta jarrerak aztertuz.
Tailer hauek 80 ordukoak dira eta lau aste lektibotan emango dira (9:00etatik 13.00etara)
Kurtsoaren lehenengo partean ezaugarri pertsonalekin lotuta dauden alderdiak izango dira gai nagusiak, eta balioetan zein trebetasun ekintzaileetan lan egingo da.
Ikastaroaren bigarren partea erabat praktikoa da, eta negozio-ideiaren diagnostikorako zein enpresa-plana zehazteko tresna izateko balioko du. Ikastaroan zehar pertsona bakoitzak bere enpresa-proiektuan kontuan izan beharreko alderdi nagusiak (legalak, fiskalak, kokapenari, salmentei, finantzei eta abarrei dagozkienak) aztertuko dira.
Datak: Uztailaren 4tik 29ra.
Ordutegia: 9.00h – 13.00h
LEKUA: PUNTALA ENPRESA ZENTROA (HONDARRIBIA)
Informazio gehiago: T 943 63 39 37 – Bidasoa bizirik – Mirarietako Ama Birjina, zg (Ospital Zaharreko atzekaldean) – Eposta: empresas@bidasoa-activa.com