Irailaren 2an ekintzaileentzako tailer berri bat hasiko da IDEIATIK ENPRESARA izenekoa. Tailer hau autoenplegua lan aukera izan daitekeela uste duten pertsonei zuzentzen zaie. Tailer hauetan kontzientzia ekintzailea bultzatuko da negozio-ideiak antzematen lan eginez eta pertsona ekintzaile guztiek garatu behar dituzten gaitasunak eta jarrerak aztertuz.
Tailer hauek 80 ordukoak dira eta lau aste lektibotan emango dira (9:00etatik 13.00etara)
(EKIN – PROIEKTATU – SORTU) + FINKATU
Kurtsoaren lehenengo partean ezaugarri pertsonalekin lotuta dauden alderdiak izango dira gai nagusiak, eta balioetan zein trebetasun ekintzaileetan lan egingo da.
Ikastaroaren bigarren partea erabat praktikoa da, eta negozio-ideiaren diagnostikorako zein enpresa-plana zehazteko tresna izateko balioko du. Ikastaroan zehar pertsona bakoitzak bere enpresa-proiektuan kontuan izan beharreko alderdi nagusiak (legalak, fiskalak, kokapenari, salmentei, finantzei eta abarrei dagozkienak) aztertuko dira.
Informazioa eta izen-emateak: BIDASOA BIZIRIK. Autoenplegu Saila. Ama Birjina Mirarietakoa, z/g. (Udalaren Zaharren Egoitzaren parean)
Eposta: empresas@bidasoa-activa.com
Tf: 943 – 63 39 37