03

eka / 2019

Tech Tailerrak, 2019ko udan

bannertalleres tech2019Irungo Udalak Bidasoa biziriken bidez tailer teknologikoei buruzko programa bat antolatu du uztailerako 8 eta 17 urte bitartekoenzat. Tailerrak Irun Ekintzan Garapen Ekonomiko eta Enplegurako Itunak bultzatzen ditu, Bidasoa Bizirik entitatearekiko lankidetzan.

Tailerretan honelako gaiak landuko dira. programazioa, elektronika, errobotika, diseinua eta 3D inprimaketa. Gai horiek oso erakargarriak dira neska-mutilentzat eta gazteentzat. Bitarteko egokia da zientziara eta teknologiara hurbiltzeko. Bereziki praktikoak izango dira eta plataforma teknologikoak erabiliko dira (Lego, Mindstorms, Arduino) eta horietaz baliatuz, parte-hartzaileek erronka teknologikoei aurre egin ahalko diete. Parte-hartzaileek une orotan izango dute irakasleen laguntza eta beraien sormena landuko dute beraien errobotak diseinatuz eta programatuz, teknologia berriak erabiliz.

Izen-emateak

Gure helburua parte-hartzaile kopururik handienari tokia ematea da tailerretan eta parte-hartzea ahalik eta zuzenena lortzea; horretarako, honako prozedura hau ezarri dugu:

  • Tailerretarako izen-emateak jasotzen diren ordenan egiten dira.
  • Tailer batean baino gehiagotan eman ahal duzu izena lehentasuna markatuz; baina bakarrik parte hartuko duzu plazak geratuz gero.
  • Lehentasuna markatzen ez baduzu, izen-emateak jasotzen diren ordenan egingo dira.
  • Hiru eguneko tailerrean izenik ematen ez dutenek lehentasuna izango dute egun bateko tailerretan izena emateko.
  • Plaza kopurua: 20 tailer bakoitzean
  • Epea: ekainak 3-14

(info +)

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude