Tkgune lehiaketa: Ekintzailetza industrialarentzat sariak
Enpresa-industriala sortzeko ideia bat duzu eta laguntza behar duzu gauzatzeko? Balia ezazu Tkgune enpresa industrialen ideia lehiaketa gazteentzat.
Elgoibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta UPV/EHU-rekin ekarlanean eta Danobat, Alcorta Forging Group eta Rural Kutxaren babesarekin seigarren edizioa martxan jarri dugu, Euskal Erkidegoko 35 urte arteko gazteentzat.
- Lehiaketaren oinarriak, eskaera orria eta kartela
- Ideiak aurkezteko epea: 2019ko maiatzak 20
- Sariak: 2.500 eta 2.000 euro, eta baita proiektua garatu eta negozio bihurtzeko behar duten prestakuntza (neurrira egindakoa), aholkularitza-orduak eta makina eta instalazio industrialak erabiltzeko orduak ere.
- Informazio gehiago: IMH, Roberto Altzerreka, ekintzaile@imh.eus edo 943 74 41 32 telefonoan