Oinarri hauen objektua da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapenean inskribatutako mahastizainek eta upategiek mahats-bilketa kanpainarako sasoikako langileak kontratatuz gero mahats-bilketaren baldintza egokiak betetzeko laguntzak ematea, Covid-19 pandemiak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko. Hain zuzen ere, kontratatutako pertsonen soldatak zati batean subentzionatzen dira, gaixotasuna dela eta ezarritako osasun protokoloei aurre egiteko beharraren ondorioz sortuko diren kostu handiagoak konpentsatuz. (info+)