16

urr / 2013

TXIKIMUSIKA: HAUR MUSIKA BAINO GEHIAGO


Unodos
!!, Bidasoko Txikiak eta Ezmugak elkarteek sortu dute jardunaldi hau, eta helburua da haurtzaroko soinu-banda estilotan aberastea, haur-musika genero bakar izatetik haratago.

2013ko urriak 15

“Ideiatik enpresara” ikastaroa, dagoeneko, klasiko bat bihurtu da Bidasoa bizirikeko autoenpleguaren departamentuan, eta, hain zuzen, hori izan zen Ez Mugak eta Bidasoko Txikiak elkarteek duela hilabete batzuk aurkitu zuten eszenatoki ezin hobea.

Ikastaro honetan parte hartzen duten ekintzaileen proiektuak berak lantzeaz gainera, “Ideiatik enpresara” ekimenaren berezitasunak dira kezka berak partekatzen dituzten pertsona-talde bat batzen duela, beste ekimen batzuk ezagutzeko aukera ematen duela eta, batzuetan, oraingoan bezala, elkarlana berez sortzen dela.

Proiektu honetan Unodos!! sartuta, Txikimusika, dagoeneko, errealitate bat da gure lurraldean.

CARTEL

Eta azkenean, heldu da Bidasora

Proiektu honen erroa 2012an sortu zen. 2007tik bertako eta kanpoko taldeekin 20 kontzertu baino gehiago antolatu ondoren, batik bat, pop kontzertuak, nahiz eta zentzu zabalean ulertuta, Unodos!! eta Ezmugak elkarteetako arduradunak konturatu ziren  oso zaila zela egungo zuzeneko musika umeekin gozatzea.  Ordutegia, aretoen prestasun eza (batzuek ez dute uzten adingabeak sar daitezen), etab. Antolatzaileek kontatzen digutenez, “programatzen genuen musika asko umeek ere ederki asko goza zezaketen, baita oso adin txikikoak ere, egokitzapen batzuk eginez gero. Kide batzuk guraso berri bihurtzeak ere areagotu egin zuen behar hori. Beste leku batzuetan, aukera gehiago dago, baina Euskal Herrian, ez hainbeste. Jaialdi batzuetan hasita daude adingabekoentzat atal espezifikoak programatzen, eta hori oso ideia ona iruditzen zaigu. Azken batean, uste dugu umeek ere eskubidea daukatela horrelako musika garaikideak gozatzeko, zuzenean, haur-musikatik pixka bat aterata, batzuetan estilo eskasekoa izaten da eta”.

Txikimusikak umeak eta musika ditu protagonista nagusiak. Ekimen horrek aukera ematen du pop musika garaikideko kontzertu bat familian gozatzeko. Parte hartzen duten taldeek egokitu egiten dute bere errepertorioa, ikusleen parte-hartzea sustatuz eta haiekin elkarreraginean jardunez.

Unodos!! eta Ezmugakeko Carlosek kontatzen digunez, “Unodos!!-i dagokionez, Txikimusika ahalik eta leku gehienetara eraman nahi genuke. Ekitaldiaren ezaugarriengatik, leku onena aire zabalekoa da, eta, beraz, ezinbestekoa da instituzioak inplikatzea. Xehetasun horretatik harago, lan horrek grinaren osagaia handia duenez, guretzat aukera bat da Bidasoko Txikiakekin lan egitea, eskualdean erreferentzia baita haurren aisialdiari dagokion guztian. Poz-pozik gaude Txikimusika Irunen errealitate bihurtu ahal izateagatik, lankidetza horri esker, eta ekoizpen honetan gure backgrounds desberdinen ekarpena egiteagatik.”

Ezmugaki dagokionez, kultur proiektuak garatzeko plataforma bat da, eta bost lan-ildo ditu oinarri: kultura, muga, hezkuntza, gune publikoa eta gizarte-ekintza; eta, beraz, hainbat interesek ere bat egiten dute Txikimusikan.

Ezmugakeko Carlosek eta Nausicak Txikimusika bi aldiz antolatua zeukaten Bilbon.  Txikiakeko Piak eta Ainarak kontatzen dutenez, “bere esperientzia kontatu ziguten, eta guri oso interesgarria iruditu zitzaigun. Haien proiektua lehen urratsak egiten ari da eta kontuan hartuta Bidasoko Txikiak erreferentzia bihurtzen ari dela eskualdeko familientzat, bat egitea erabaki genuen, eta horrela Txikimusika Bidasoaldera ekartzea”.

Eta non geratu gara?

–         Larunbatean, urriaren 19an

–         Mendibil parkean.

–         12:00etan.

Bidasoko Txikiakeko Ainarak adierazi duenez, “Txikimusika proiektu erabat berritzailea da Bidasoko eskualdean. Hirietako berdeguneak gozatzeko plan hau, hain ohizkoa beste herrialde batzuetan, hemen kosta egiten zaigu, eta pena da, zeren oso parke ederrak baitauzkagu, baina gutxiegi baloratuak. Espero dugu jendeak ulertzea gure Eskualdean planteatzen dugun aisia-alternatiba familiar hain berritzaile hau. Izugarri gustatuko litzaiguke, familiak urriaren 19aren ondoren berriz ere Txikimusika errepikatzeko gogoz geratuko balira, horrela askoz gehiago antolatzen jarraitzeko.” 

FOTO ORGANIZADORES

This entry was posted in Ekintzaile-komunitatea, Proposamenak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude