Oinarri hauen xedea da ustiategi txikiak abian jartzeko eta pertsona sustatzaile berri batek jarduerei ekiteko laguntzak ematea.
Neurri honetan sartzen diren laguntzei dagokienez, eta kontuan hartuta 1.305/2013 Erregelamenduko (EB) 19.4 artikuluan aipatzen diren mugak, nekazaritzako ustiategi txikia izango da baldintza hauetakoren bat betetzen duena:
— Gehieneko muga: Marjina garbia: 9.600 euro instalatzen den pertsonako, eta lan bolumena <1 NLU instalatzen den pertsonako.
— Gutxieneko muga: Marjina garbia: 4.800 euro instalatzen den pertsonako, eta lan bolumena <0,5 NLU instalatzen den pertsonako.
Epea: 2016/07/20