19

mai / 2020

WEBINAR: Eta orain zer? Merkataritza Erresilientea

 ETA ORAIN ZER? MERKATARITZA ERRESILIENTEA

MAIATZAK 21  14.00etatik 15.30era

Nerea Urcolak emango du, maiatzaren 21ean, 14:00etatik 15:30era.

Erresilientzia pertsona batek edo talde batek ezbeharren aurrean bere onera etortzeko duen gaitasuna da, etorkizuna proiektatzen jarraitzeko”.eta hori da une honetatik eraikitzen hasi behar dugun etorkizuna.

Aurkezten den konferentziaren edukien bidez, honako helburu hauek lortu nahi dira:

  1. ERRESILIENTZIA” kontzeptuak zer esan nahi duen ULERTZEA
  2. ERRESILIENTZIA vs BIKTIMISMOAREN oinarriak ezagutzea
  3. AUTOANALISIRA gonbidatzea. ERRESILIENTEA al naiz?
  4. Lanean eta bizitzan automotibatzeko eta erresilientzia izateko OINARRIAK ezagutzea.
  5. Etorkizunari erresilientziaz aurre egiteko TRESNAK ematea.
  6. Negozio baterako “ZENTZUAK” duen garrantzia barneratzea.

Epea zabalik!

Eman izena webinarrean

Webinarra Irungo merkatariei zuzenduta dago eta doakoa da. Edukiera 25 lekuentzako mugatuta dago, eta izen-ematearen ordenaren arabera osatuko dira.

Prestakuntza Zoom plataformaren bidez egingo da, eta, aldez aurretik, zure gailuan instalatuta eduki beharko duzu. Hemen deskarga dezakezu, WWW.ZOOM.US. Baieztapen-mezuarekin batera bilerarako esteka bidaliko dizuegu.

Prestakuntza pantailarik eta soinurik gabe egingo da, hau da, bertaratzen zaretenok prestatzailea eta moderatzaileak ikusi eta entzun ahal izango dituzue, baina ez duzue mikrofonorako sarbiderik izango eta ez zaizue pantailan ikusiko. Galderen txanda hasitakoan, galderak idatziz egingo dira txataren bidez eta moderatzaileek irakasleari planteatuko dizkiote

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak, Merkataritza-Comercio kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude