{"id":32686,"date":"2015-08-10T11:43:51","date_gmt":"2015-08-10T09:43:51","guid":{"rendered":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/2015\/08\/10\/bidasoko-parke-teknologikoa-egiteko-lehen-urratsa-eman-dute\/"},"modified":"2015-08-10T11:43:51","modified_gmt":"2015-08-10T11:43:51","slug":"bidasoko-parke-teknologikoa-egiteko-lehen-urratsa-eman-dute","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/2015\/08\/10\/bidasoko-parke-teknologikoa-egiteko-lehen-urratsa-eman-dute\/","title":{"rendered":"Bidasoko Parke Teknologikoa egiteko \u201clehen urratsa\u201d eman dute"},"content":{"rendered":"<\/p>\n<p>Zenbakitan, 515.000 metro koadroko azalera hartuko du parkeak, 365.000 Hondarribian, aldundiaren jabetza duen Zubieta lur eremuan, eta beste 151.000 Irunen, Urdanibian. Horietatik, 365.000 metro koadro jarduera ekonomikorako erabiliko dira eta 10.000 eta 12.000 lanpostu artean sortzeko gaitasuna izango duela uste dute. Urdanibiako mugen barruan kokatuko lukete ere, Plaiaundiko egungo azpiegiturak ordezkatuko lituzkeen kiro gunea, ospitalearen eta biribilgune berriaren artean, hain zuzen ere.<\/p>\n<p>Atzoko hitzarmenarekin, errealitate bihurtu da orain zortzi urte Hondarribiko udalak Miramongo parkeko arduradunei eginiko proposamena. Irun geroago batu zen, Euskadi Parkeen Sarearen ustez Zubietako lurra txikiegia zela jakin eta bi alkateak proiektua bateratzeko hitz egiten hasi zirenean. \u201cOrdu erdi iraun zuen bilera hark, adostasuna segituan lortu genuen\u201d, gogora ekarri zuen Santanok. Une horretatik aurrera bidea elkarrekin egin dute bi udalek, nahiz eta bakoitzak bere etxeko lanak egin behar izan dituen. Besteak beste, bi udalbatzetan onartu dute hitzarmena aurretik eta plan orokorretan moldaketak egin behar izan dituzte. Hondarribian, atzo bertan onartu zuten Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO), sinatze ekitaldiaren aurretik.<\/p>\n<p><strong>\u201cDenbora handia\u201d eman du<\/strong><br \/> Pozik azaldu ziren bi alkateak komunikabideen aurrean. Kerejetak \u201cetorkizunerako proiektua\u201d dela nabarmendu zuen, eta zortzi urte behar izan direla hitzarmena adosteko: \u201cProiektu oso landua da, denbora handia eman duena\u201d. Hondarribiko alkateak argitu zuenez, \u201clehen urratsa\u201d izan da gaurkoa, baina oraindik eraikitzen hasteko denbora beharko da. Konpatibilizazio plangintza landu behar da aurrena, ondoren lurrak erosi, eta hirugarren urratsa izango da lehen harria jartzea.<\/p>\n<p>\u201cEgun garrantzitsua\u201d izan zen Santanorentzat ere, eta \u00abepe ertaineko\u00bb proiektua dela erantsi zuen: \u201cErakundeetan askotan gaurtik biharko egiten dugu lan, baina lanik baliagarriena epe ertainera begira egiten dena da. Bi udaletan lan handia egin dugu, eta gaur errematatzera gatoz, gobernuaren presentziarekin\u201d. Irungo mandatariaren arabera proiektua Bidasorako eta Bidasotik jaioa dela funtsezkoa da: \u201cona da gu gure kabuz gai izatea zer nahi dugun erabakitzeko, eta hori da egin duguna\u201d.<\/p>\n<p>Ekonomia sailburuak bi alkateak zoriondu zituen eta egindako lana eskertu zien. Arantxa Tapiaren hitzetan, \u201cbi udalen inplikazioari esker\u201d zabalduko da Miramongo parkea Bidasora: \u201clan tekniko handia dago atzetik\u201d. Eskualderako ez ezik, EAErako albiste positiboa dela adierazi zuen: \u201cEnpresak iritsi arretik lurra prestatu behar da, etorkizuna prestatzeko ezinbestekoa da hori, are gehiago I+D+I arloan, gutxi barru egiten dugun edozein gauzetan eragina izango baitu\u201d.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zenbakitan, 515.000 metro koadroko azalera hartuko du parkeak, 365.000 Hondarribian, aldundiaren jabetza duen Zubieta lur eremuan, eta beste 151.000 Irunen, Urdanibian. Horietatik, 365.000 metro koadro jarduera ekonomikorako erabiliko dira eta 10.000 eta 12.000 lanpostu artean sortzeko gaitasuna izango duela uste dute. Urdanibiako mugen barruan kokatuko lukete ere, Plaiaundiko egungo azpiegiturak ordezkatuko lituzkeen kiro gunea, ospitalearen&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_seopress_robots_primary_cat":"","_seopress_titles_title":"","_seopress_titles_desc":"","_seopress_robots_index":"","footnotes":""},"categories":[4382],"tags":[],"class_list":["post-32686","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/32686","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=32686"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/32686\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=32686"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=32686"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=32686"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}