{"id":33079,"date":"2016-05-31T15:19:06","date_gmt":"2016-05-31T13:19:06","guid":{"rendered":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/2016\/05\/31\/neskworking-emakume-ekintzaileei-laguntzeko-ekitaldia\/"},"modified":"2016-05-31T15:19:06","modified_gmt":"2016-05-31T15:19:06","slug":"neskworking-emakume-ekintzaileei-laguntzeko-ekitaldia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/2016\/05\/31\/neskworking-emakume-ekintzaileei-laguntzeko-ekitaldia\/","title":{"rendered":"Neskworking, emakume ekintzaileei laguntzeko ekitaldia"},"content":{"rendered":"<div id=\"stcpDiv\">\n<p><img decoding=\"async\" class=\"alignright\" src=\"http:\/\/www.spri.eus\/archivos\/15202\/Neskworking.png\" alt=\"\" width=\"351\" height=\"158\" \/>Datorren ekainaren 16an \u201cEmakumeekin\u201d elkarteak antolatutako networking-topaketa bat egingo da Bilbon.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.emakumeekin.org\">Emakumeekin<\/a> elkarteak <a href=\"http:\/\/www.emakumeekin.org\/blog\/neskworking-networking-red\/\">Neskworking<\/a> jardunaldia antolatu du, profesionalen arteko loturak sustatzeko eta emakumezko euskal ekintzaile eta enpresarien komunitatea ikusgarri bihurtzeko. Ekimen horren bidez networking-saio bat egingo da parte-hartzaile bakoitzaren proiektuak ezagutzera emateko, kontaktuak egiteko eta sare profesionalak sortzeko. Izen-ematea dohainik da eta elkartearen atarian bertan egin daiteke.<\/p>\n<p>\u201cGure asmoa da emakumezko profesional eta ekintzaileak biltzea, elkar ezagutu dezaten eta elkarrekin lan egiteko aukerak sor daitezen\u201d, azaldu du Susana Zaballa, \u201cEmakumeekin\u201d elkarteko presidenteak, \u201cbide batez, ikusgarri bihurtu nahi dugu emakumezko enpresarien lana\u201d. Ekitaldia beraizik zuzendurik dago edozein esparru profesionaletan -finantzetan, aholkularitzan, artean, teknologian edo merkataritzan- beren kontura lan egiten duten emakumeei. Era guztietako profilei irekita dago, hasi <em>freelance<\/em> profesionaletatik eta dagoeneko errotuta dauden enpresetako arduradunetaraino, ekimenaren <a href=\"http:\/\/www.emakumeekin.org\/blog\/neskworking-evento-networking\/\">helburuetako<\/a> bat baita ahalik eta aniztasun handiena lortzea.<\/p>\n<p>Neskworking-ekitaldiaren lehen edizioa da, baina jarraipena eman nahi zaio, Euskadiko emakume ekintzaileentzat erreferentziazko bihurtu dadin. Ekimen honek \u201dGaztenpresa\u201dren laguntza du, eta Susana Zaballaren esanetan, sortu da \u201cbakarka ekitean sentitzen den isolamendu sentsazioari aurre egiteko, indartsuago bihurtzeko eta sarearen ahalmena bistaratzeko\u201d. Era berean, antolatzaileek hautsi egin nahi dute ekintzailetzaren esparruko genero etena, ia beti gizonek ordezkatzen baitute esparru hori.<\/p>\n<p>\u201cEmakumeekin\u201d elkarteak urte osoan <a href=\"http:\/\/www.emakumeekin.org\/blog\/services\/\">antolatzen<\/a> ditu topaketak, programak eta prestakuntza-jardunaldiak, emakume ekintzaileei laguntzeko. Bestalde, elkarlanean aritzen da hainbat erakunderekin, hala nola hauekin: Novia Salcedo Fundazioa, Bizkaia: Talent, Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendaritza-karguen Elkartea, Professional Women\u2019s Network Bilbao eta Nesta eta The Young Foundation britainiarrak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/www.spri.eus\/content\/themes\/spri2\/img\/blog\/header\/cabecera_es.jpg\" alt=\"Agencia Vasca de desarrollo empresarial\" width=\"378\" height=\"91\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Datorren ekainaren 16an \u201cEmakumeekin\u201d elkarteak antolatutako networking-topaketa bat egingo da Bilbon. Emakumeekin elkarteak Neskworking jardunaldia antolatu du, profesionalen arteko loturak sustatzeko eta emakumezko euskal ekintzaile eta enpresarien komunitatea ikusgarri bihurtzeko. Ekimen horren bidez networking-saio bat egingo da parte-hartzaile bakoitzaren proiektuak ezagutzera emateko, kontaktuak egiteko eta sare profesionalak sortzeko. Izen-ematea dohainik da eta elkartearen atarian bertan&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_seopress_robots_primary_cat":"","_seopress_titles_title":"","_seopress_titles_desc":"","_seopress_robots_index":"","_seopress_analysis_target_kw":"","footnotes":""},"categories":[4382],"tags":[],"class_list":["post-33079","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33079","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=33079"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33079\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=33079"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=33079"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=33079"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}