{"id":33832,"date":"2018-03-23T11:21:34","date_gmt":"2018-03-23T10:21:34","guid":{"rendered":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/2018\/03\/23\/400-bisitari-baino-gehiago-eduki-ditu-krea-bidasoak\/"},"modified":"2018-03-23T11:21:34","modified_gmt":"2018-03-23T11:21:34","slug":"400-bisitari-baino-gehiago-eduki-ditu-krea-bidasoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/2018\/03\/23\/400-bisitari-baino-gehiago-eduki-ditu-krea-bidasoak\/","title":{"rendered":"400 bisitari baino gehiago eduki ditu Krea Bidasoak"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" class=\"wp-image-6023 alignleft\" src=\"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/wp-content\/uploads\/2018\/03\/krea_2018-300x150.png\" alt=\"\" width=\"232\" height=\"116\" \/>Krea Bidasoaren hamargarren edizioa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, martxoaren 22rako. Jardueren egitarau zabala antolatu dute egun osorako, tailerrekin eta pertsona ekintzaileen, enpresen eta beste organismo publiko eta pribatuen topagune izan diren espazioekin.<\/p>\n<p>400 bisitari baino gehiago eduki ditu jardunaldiak, egun osoan zehar. Krea Bidasoaren hamar urteetako edizio jendetsuenetako bat izan da.<\/p>\n<p>Ekitaldiaren irudia X izan da (10 zenbaki erromatarretan). Horrekin, Krea Bidasoaren 10. edizioa nabarmendu nahi izan da. Bestalde, \u201cX urte eraikiz\u201d izan da leloa. Irudirako hautatutako koloreari dagokionez (euskarri grafikoak, komunikazioa&#8230;) zuri-beltza izan da.<\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><strong>Topagunea, tailerrak eta jarduerak<\/strong><\/p>\n<p>Ideia izan da parte hartzaileek kontaktuak egin ahal izatea, negozio aukerak identifikatzea, ezagutzak zabaltzea, eta beste esperientziak, arrakasta kasuak, joerak etab. ezagutzea.<\/p>\n<p>Gainera, egun osoan zehar, berrikuntzarekin lotutako 15 jarduera eta tailer antolatu dira. Enpresak eraso informatikoetatik nola babestu, teknologia berriak aplikatuz negozio ereduak nola aldatu, \u201chodeian\u201d eskura dauden plataforma digital berriak nolakoak diren, edo \u201cdatuak\u201d etorkizunean izango duen garrantzia ezagutuko dugu. Era berean, elikagaien sektorean negozio berriak sortuko dituzten azken joerak zeintzuk diren jakin dugu.<img decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-6078\" src=\"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/wp-content\/uploads\/2018\/03\/Krea_alcaldes_2018-300x169.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"169\" \/><\/p>\n<p>Ficobako goiko solairuan, zirkuitu teknologiko bat egon da. Bertan, \u201cTUMAKER\u201dek parte hartu du, 3D inpresora domestikoekin, on-line biltokietan lan egiteko. \u201cDIBULITOON\u201d ere egon da, errealitate birtualaren bidez munduari buelta ematera gonbidatu gaituena, \u201cElcano &amp; Magallanes\u201d film berriko eszenatokietan zehar. Bestalde, errobotikako azken aurrerapenak ezagutu ahal izan dira, \u201cIRU\u00d1A Automatizaciones\u201den eskutik. \u201cCRIQUET Publicidad\u201dek teklatuen eta publizitate holografikoen munduko azken berritasunak aurkeztu dizkigu. Bukatzeko, \u201cCAMP TECNOL\u00d3GICO\u201d enpresak 4.0 teknologiek hezkuntzaren arloan nondik joko duten azaldu digu.<img decoding=\"async\" class=\" wp-image-6077 alignright\" src=\"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/wp-content\/uploads\/2018\/03\/Krea_ponencia_2018-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"212\" height=\"141\" \/><\/p>\n<p>Aurten, hamargarren edizioaren ospakizun izaera zela eta, \u201cCompagnie de vents et des mar\u00e9es\u201d artista kolektiboarekin batera, \u201cH2O: GAUZA GUZTIEN JATORRIA\u201d tailerraren bidez izaera ekintzailea bultzatzeko modu berritzailea eta dibertigarria martxan jarri da.<\/p>\n<p>Gainera, Irungo La Salle, Plaiaundi eta Bidasoa LH zentroekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Garapena eta Lurralde Oreka departamentuarekin elkarlanean, Star Ekintzaile ekimena burutu da. Teknologia prototipatzeko Hackathon bat izan da, non ikasleek APPak garatu dituzten, LH zentroetan ikastaro honetan landutako negozio ideietan oinarrituta. Bidasoa bizirik-en, Mondragon Unibertsitatearen (leiners), Tknikaren eta eskualdeko enpresen babesa izan du.<img decoding=\"async\" class=\"alignleft wp-image-6079\" src=\"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/wp-content\/uploads\/2018\/03\/Krea_HACKATON_2018-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"246\" height=\"164\" \/><\/p>\n<p>Arratsaldean, jardunaldia amaitu aurretik, ez da falta izan Powered by Pechakucha arrakastasua. Formatu horretan, 20 segundoko iraupena duten 20 diapositibaren bidez, Irungo eta Hondarribiko proiektu arrakastasuenak aurkeztu dituzte.<\/p>\n<p><strong>Mugaz gaindiko izaera<\/strong><\/p>\n<p>Aurreko edizioetan bezala, mugaz gaindiko lankidetza jarduerek pisu handia eduki dute. Helburua izan da pertsona ekintzaileen, enpresen eta organismo publiko eta pribatuen artean loturak sortzea, <em>networking<\/em> edo bileren bidez. CONNECT INNOVATION BAI! Proiektuaren baitan burutu dituzte dinamika parte hartzaile horiek.<!--more--><\/p>\n<p>Krea Bidasoa 2018 COONECT INNOVATION BAI proiektuaren baitan kokatua dago, eta POCTEFA Espainia, Frantzia, Andorra lurralde lankidetza programak diruz laguntzen du.<\/p>\n<p><strong>10 edizio<\/strong><\/p>\n<p>Krea Bidasoaren lehen edizioa 2009an egin zen, egungoaren antzeko formatu batekin. Hitzaldiak eta proiektu berritzaileen erakusketak egon ziren, eta 17 stand kokatu ziren. Guztira, 400 bisiari eduki zituen.<\/p>\n<p>Hurrengo edizioetan zehar, batez besteko asistentzia 300 eta 400 lagunen artean ibili da. Jarduera eta tailer anitzak egin dira: hiri komertzioko tendentziak ezagutu dira, negozio tendentzia berrietarako ideiak ezagutu dira, software arina garatzeko metodologiak eta praktikak, pertsonen zerbitzuetako teknologietako tendentziak, edo 3D inpresoren moduko teknologia berriak. Gainera, diseinu tailerrak, marketing tailerrak enpresa eta sektore ezberdinentzat, Sare Sozialetako tailerrak edo ekintzailetza sustatzeko jarduerak egin dira, eta 2012an, errobotei buruzko ikastaro bat burutu zen.<\/p>\n<p>Mugaz gaindiko aukerak ezagutu dira, Bidasoa ibaiaren arteko enpresen arteko topaketak egin dira, finantziazio mahaiak burutu dira,\u00a0 4.0 industria eta kultura sustatu dira.<\/p>\n<p>Arrakasta gehien izan duen jardueretako bat izan da PechaKucha. 2012an eduki zuen lehen edizioa, eta orduz geroztik, urtero errepikatu izan da. Irungo eta Hondarribiko proiektu berritzaileen erakusketak dira, formatu dinamiko eta dibertigarri batean.<\/p>\n<p>Beti ere, kontaktuak sustatzeko, aukerak identifikatzeko eta pertsona ekintzaileen, enpresen eta organismo publiko eta pribatuen arteko esperientziak ezagutzeko topagunea sortzeko helburuarekin.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Krea Bidasoaren hamargarren edizioa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, martxoaren 22rako. Jardueren egitarau zabala antolatu dute egun osorako, tailerrekin eta pertsona ekintzaileen, enpresen eta beste organismo publiko eta pribatuen topagune izan diren espazioekin. 400 bisitari baino gehiago eduki ditu jardunaldiak, egun osoan zehar. Krea Bidasoaren hamar urteetako edizio jendetsuenetako bat izan da. Ekitaldiaren irudia&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_seopress_robots_primary_cat":"","_seopress_titles_title":"","_seopress_titles_desc":"","_seopress_robots_index":"","footnotes":""},"categories":[4382],"tags":[],"class_list":["post-33832","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33832","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=33832"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33832\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=33832"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=33832"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=33832"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}