{"id":35855,"date":"2021-03-25T12:24:56","date_gmt":"2021-03-25T11:24:56","guid":{"rendered":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/2021\/03\/25\/bidasoa-bizirik-egoera-berrira-egokitzen-da-turismo-sektoreari-laguntza-emateko\/"},"modified":"2021-03-25T12:24:56","modified_gmt":"2021-03-25T11:24:56","slug":"bidasoa-bizirik-egoera-berrira-egokitzen-da-turismo-sektoreari-laguntza-emateko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/2021\/03\/25\/bidasoa-bizirik-egoera-berrira-egokitzen-da-turismo-sektoreari-laguntza-emateko\/","title":{"rendered":"Bidasoa bizirik egoera berrira egokitzen da turismo-sektoreari laguntza emateko"},"content":{"rendered":"<\/p>\n<ul>\n<li><em style=\"font-family: 'Noto Serif';\">Bi publizitate-iragarki egin dira sare sozialen bidez zabaltzeko.<\/em><\/li>\n<li><em style=\"font-family: 'Noto Serif';\">Gainera, hainbat ekintza egingo dira on line hedabideetan, eta sare sozialetako presentzia indartuko da.<\/em><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong><img decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-11535 alignright\" src=\"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/turismo_pa_20210325-2-300x225.png\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" \/>Irunen, 2021eko martxoak 24.-<\/strong> Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa bizirik-en bitartez, turismoaren sektoreari laguntzeko egoera berrira egokitu dira. Horretarako, Dinamizazio-plan bat egin dute, sektoreari laster aurkeztuko zaiona. Horrez gain, hainbat ekimen garatu dituzte, besteak beste, bideoak, sare sozialetan ekintzak egitea on line presentzia areagotzeko eta on line atarietan espazioak kontratatzea.<\/p>\n<p><strong><u>Promozio bideoak<\/u><\/strong><\/p>\n<p><!--more-->Alde batetik, bi publizitate-bideo egin dira dira, eta horietan \u201cnabarmendu egiten da Hondarribia eta Irun natura turismorako eta turismo gastronomikorako leku aproposak direla, eta, jakina, egungo egoerara egokituta daudela, segurtasun-neurri guztiak betez\u201d esan du Miguel \u00c1ngel P\u00e1ez Bidasoa bizirik-eko lehendakariak.<\/p>\n<p>Bi hirietako irudiak erakusten dituzten bi bideo dira, sare sozialetan promozio ekintzen bidez zabalduko direnak, eta Maria Serranok, Bidasoa bizirik-eko lehendakariordeak, adierazi duenez, \u201cEstatuko nahiz Frantziako turistak erakarri nahi dira bideo horiekin, etorri ahal direnerako\u201d.<\/p>\n<p>Bestalde, eskualdeko esperientzia enogastronomikoei buruzko bideo berriak egin dira. Hain zuzen ere, bisitariek eta tokiko biztanleek hemendik Aurrera egin ahal izango dituzten lau esperientzia berrei buruzko bideoak, www.bidasoaturismo.com helbidean ikus daitezkeenak. \u201cGure gastronom\u00eda dastatzeko modu desberdina eta bakarrak dira esperientzia hauek, bertako produktuaz gozatzeko eta eskualdeko gastronomiako ekoizleak, sukaldariak eta profesionalak ezagutzeko\u201d, gaineratu du P\u00e1ezek.<\/p>\n<p>Gainera, esperientzia guztiak biltzen dituen bideoa bireditatu da bitan banatzeko, bat herri bakoitzeko. \u201cHorrela, erabiltzaileak modu argiago eta errazagoan jakin ahal izango du zer egin dezakeen hiri bakoitzean\u201d esan du Mar\u00eda Serranok.<\/p>\n<p>Azkenik, bi minutuko bideo bat egin da Irungo eta Hondarribiko 14 itsas jardueretako enpresa bakoitzarentzat, haien zerbitzuei buruzko informazioa zabaltzen laguntzeko. Halaber, enpresa guztiak agertzen diren 45 segundoko bideo orokor bat sortu da.<\/p>\n<p>Bideo horiek guztiak sare sozialen eta on line sustapen kanpainen bidez zabalduko dira.<\/p>\n<p><strong><u>Sustapen-ekintzak<\/u><\/strong><\/p>\n<p>Egoera aldatu egin dela kontuan hartuta, Bidasoa bizirik-ek hainbat sustapen-ekintza jarri ditu martxan online atarietan. Era berean, hurrengo hilabeteetan sare sozialetan ekimen ezberdinak abiaratuko dira, baita \u2018influencer\u2019-ekin ekimenak,\u00a0 Nazioko eta Frantziako jendeari eskualdea ezagutarazteko eta gure ingurua balioan jartzeko.<\/p>\n<p>Hasteko, Bidasoa eskualdea Espainiako Trenbideen Fundazioak abian jarri berri duen Bide Berdeen Gida berrian agertuko da.<\/p>\n<p>Bestalde, banner-ak jarriko dira Guide Pays Basque web gunean (www.guide-du-paysbasque.com). Banner hori turismo-bulegoen errubriketan sartuko da, Irun eta Hondarribiko turismo-webgunerako estekekin (www.bidasoaturismo.com), \u2018Hondarribia Irun Turismo\u2019 sare sozialak aipatuz eta harremanetarako helbide elektronikoa eta egoera-planoa ipiniz.<\/p>\n<p>Irun eta Hondarribia lurraldeko autobusetan egongo dira ere hilabete batez, Donostialdeko 324 autobusen erabiltzaileek eskualdeko iragarkiak ikusi ahal izango baitituzte bertako telebistetan.<\/p>\n<p><strong><u>Kanpaina hedabideetan<\/u><\/strong><\/p>\n<p>Bestalde, publizitate-kanpainak egingo dira gure sektore turistikoaren egungo xede-publikoan zein eragin handiko eremuetan eragina duten hedabideetan, bai orokorrak, baita espezializatuak ere.<\/p>\n<p>Bestalde, goi denboraldia hasi aurretik, Donostia Turismoko informatzaileek eskualdea bisitatuko dute bi hiriak Gipuzkoako hiriburura bisitatzen dituztenen artean ezagutarazteko.<\/p>\n<p>Aipatzekoa da apirilean ekoiztetxe batek Donejakue Bidea astoan egitearen inguruko dokumental bat grabatuko duela.<\/p>\n<p><strong><u>Turismoko giden edizioa <\/u><\/strong><\/p>\n<p>Irunen eta Hondarribian turismoari buruzko gida nagusiak berrargitaratu eta paperean argitaratu dira. Zehazki, ostatu-gida berriaren 11.000 ale lau hizkuntzatan; \u2018Non jan\u2019 gida berriaren 50.000 ale, lau hizkuntzatan, eta \u2018Hondarribia eta Irun turismoa\u2019 gidaren 25.000 ale, euskaraz eta gaztelaniaz, eta beste 10.000, frantsesez eta ingelesez. Gainera, Irun eta Hondarribiko 60.000 plano eguneratu eta inprimatu dira.<\/p>\n<p>Azkenik, azpimarratu behar da Irungo turismo-bulegoa hobetzeko toldo bat jarri dela, Irungo turismoaren inguruko bideo bat egin dela eta kaltetuta zeuden Irugurutzetako App-eko panelak konpondu direla.<\/p>\n<p>\u201cTurismoaren sektorea da zigortuenetako bat, bizi dugun egoeraren ondorioz, eta horregatik lagundu nahi diegu inoiz baino gehiago. Eta, oraingoz, bisitariak Euskaditik soilik etorri ahal izango diren arren, badakigu Irunek eta Hondarribiak soberako potentziala dutela bisitari horiek buruan izan ditzaketen destinoen artean erakargarri izateko, eta ekintza hauek hori erakusteko dira\u201d, esan du Miguel \u00c1ngel P\u00e1ez Bidasoa bizirik-eko lehendakariak.<\/p>\n<p>Bestalde, agentziako lehendakariorde den Mar\u00eda Serranok nabarmendu duenez, \u201cegiten ari garen sustapen-ekintza guztiek oso kontuan dituzte indarrean dauden murrizketak, bai mugikortasunari dagokionez, bai Covid-19aren hedapena geldiarazteko guztiok errespetatu behar ditugun gainerako neurriei dagokienez\u201d.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"alignleft  wp-image-6668\" src=\"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/bidasoa-bizirik-300x300.jpg\" alt=\"\" width=\"63\" height=\"63\" srcset=\"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/bidasoa-bizirik-300x300.jpg 300w, https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/bidasoa-bizirik-150x150.jpg 150w, https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/bidasoa-bizirik.jpg 386w\" sizes=\"(max-width: 63px) 100vw, 63px\" \/><\/p>\n<p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bi publizitate-iragarki egin dira sare sozialen bidez zabaltzeko. Gainera, hainbat ekintza egingo dira on line hedabideetan, eta sare sozialetako presentzia indartuko da. Irunen, 2021eko martxoak 24.- Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa bizirik-en bitartez, turismoaren sektoreari laguntzeko egoera berrira egokitu dira. Horretarako, Dinamizazio-plan bat egin dute, sektoreari laster aurkeztuko zaiona. Horrez gain, hainbat ekimen garatu dituzte,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_seopress_robots_primary_cat":"","_seopress_titles_title":"","_seopress_titles_desc":"","_seopress_robots_index":"","footnotes":""},"categories":[4382],"tags":[],"class_list":["post-35855","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35855","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=35855"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35855\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=35855"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=35855"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=35855"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}