{"id":35917,"date":"2021-04-14T14:26:00","date_gmt":"2021-04-14T12:26:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/2021\/04\/14\/krea-bidasoaren-hamabigarren-edizioa-apirilaren-29an-egingo-da-on-line-formatuan\/"},"modified":"2021-04-14T14:26:00","modified_gmt":"2021-04-14T12:26:00","slug":"krea-bidasoaren-hamabigarren-edizioa-apirilaren-29an-egingo-da-on-line-formatuan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/2021\/04\/14\/krea-bidasoaren-hamabigarren-edizioa-apirilaren-29an-egingo-da-on-line-formatuan\/","title":{"rendered":"KREA Bidasoaren hamabigarren edizioa apirilaren 29an egingo da, on line formatuan"},"content":{"rendered":"\n<p><\/p>\n<ul>\n<li><em>Irun Factoryn egingo dira azokako ekimenak eta zuzenean jarraitu ahal izango dira Bidasoa bizirik-eko Youtube kanalaren bidez.<\/em><\/li>\n<li><em>Programa osoa eta izena emateko orria <a href=\"http:\/\/www.bidasoa-activa.com\">www.bidasoa-activa.com<\/a> webgunean daude.<\/em><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Irun, 2021eko apirilak 14.-<\/strong> Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, KREA Bidasoaren hamabigarren edizioa antolatu dute apirilaren 29rako. Pandemia dela eta, on line egingo da. Zehazki, ekimen guztiak Irun Factoryn egingo dira, segurtasun-neurriak betez, eta streaming bidez jarraitu ahal izango dira Bidasoa bizirik-eko YouTube kanalaren bidez.<\/p>\n<p><strong><img decoding=\"async\" class=\" wp-image-11766 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/RP-Krea-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"367\" height=\"275\" \/>KREA Bidasoa<\/strong> ekintzaileek, enpresek eta beste erakunde publiko zein pribatuek harremanak egiteko, negozio-aukerak identifikatzeko, ezagutzak zabaltzeko eta beste esperientzia eta joera berriak ezagutzeko jardunaldi bat da.<!--more--><\/p>\n<p>\u201cIaz ezin izan genuen ekitaldi hau egin, baina aurten ez dugu aukera galdu nahi izan. Beraz, egungo egoerara egokitu gara berriro ere, gure eskualdeko pertsona ekintzaileei laguntzen jarraitu ahal izateko eta haiei topagune bat eskaintzeko, nahiz eta aurten ezberdina izan, beren proiektuetarako harreman interesgarriak ezar ditzaten. Halaber, gure lurraldean dauden baliabideak, talentua eta berrikuntza balioestea da KREAren beste helburu bat\u201d, azaldu du Miguel \u00c1ngel P\u00e1ez Bidasoa bizirik-eko presidenteak.<\/p>\n<p>Bestalde, agentziako presidenteorde Mar\u00eda Serranok dioenez, \u201caurten inoiz baino gehiago KREA teknologia eta joera berriak zein garai berrietara egokitzen diren negozioak ezagutzeko topagunea izango da. Enpresek eta ekintzaileek oso tailer interesgarriak izango dituzte beren proiektuek aro berri honetan etorkizuna izan dezaten\u201d.<\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><strong><u>Askotariko ekimenak<\/u><\/strong><\/p>\n<p>Apirilaren 29an (osteguna) goizean, hitzaldiak, kasu praktikoen ikustaldiak eta zuzeneko elkarrizketak egingo dira. \u2018Bask Tree Boys\u2019 antzerki-taldeak girotuko du ekitaldia, jardunaldiaren zati desberdinen artean hainbat sketch eskainiko dituztelako.<\/p>\n<p>\u201cLehenengo orduan, etorkizuneko joerak eta negozioak ezagutu eta gure eskualdeko enpresen kasu arrakastatsuen bideo txikiak ikusiko ditugu. Parte-hartzaileen negozioetan berrikuntzak egiteko aukeraz ere hitz egingo da, baita horretarako dauden laguntzez ere. Gainera, produktu berritzaileak aurkeztuko dira horien sortzaileei zuzenean egindako elkarrizketen bidez, eta Seulekin konektatuko gara sortzen ari diren teknologia berriak ezagutzeko\u201d, adierazi du P\u00e1ezek.<\/p>\n<p>Halaber, urtero bezala, KREA PechaKucha aurkezpenekin amaituko da. Inguruko enpresa edo ekintzaileek beren proiektu-ideiak, enpresa berriak, egin dituzten lanak edo izan duten ibilbidea jendaurrean aurkezteko aukera izango dute.<\/p>\n<p>Programa osoa eta izena emateko formularioa <a href=\"https:\/\/www.bidasoa-activa.com\/\">www.bidasoa-activa.com<\/a> helbidean eskura daitezke.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"alignleft  wp-image-6668\" src=\"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/bidasoa-bizirik-300x300.jpg\" alt=\"\" width=\"85\" height=\"85\" srcset=\"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/bidasoa-bizirik-300x300.jpg 300w, https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/bidasoa-bizirik-150x150.jpg 150w, https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/bidasoa-bizirik.jpg 386w\" sizes=\"(max-width: 85px) 100vw, 85px\" \/><\/p>\n<p><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"Irun Factoryn egingo dira azokako ekimenak eta zuzenean jarraitu ahal izango dira Bidasoa bizirik-eko Youtube kanalaren bidez. Programa osoa eta izena emateko orria www.bidasoa-activa.com webgunean daude. Irun, 2021eko apirilak 14.- Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, KREA Bidasoaren hamabigarren edizioa antolatu dute apirilaren 29rako. Pandemia dela eta, on line egingo da. Zehazki, ekimen guztiak...","protected":false},"author":1,"featured_media":39845,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_seopress_robots_primary_cat":"","_seopress_titles_title":"","_seopress_titles_desc":"","_seopress_robots_index":"","footnotes":""},"categories":[4382],"tags":[],"class_list":["post-35917","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sailkatu-gabea"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35917","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=35917"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35917\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/39845"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=35917"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=35917"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ideiakbizirik.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=35917"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}