28

mai / 2015

XV. ENPLEGUAREN ASTEA

Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, laguntza eskaintzen jarraitzen dute, eskualdeko enpresek kontratatu ahal izan dezaten, eta langabezian dauden pertsonek lanpostuak aurki ditzaten.

 XV edizioan, jauzi kualitatiboa eta kuantitatiboa eman du Enpleguaren Asteak, eta berritasunak izango ditu, aurreko edizioekiko. Alde batetik, enpleguaren eskatzaileek eskaintza ezberdinetan izena eman ahal izango dute ekainaren 1ean, 2an eta 3an, www.elespazio.com en. Apuntatutako pertsonen artean, eskaintza bakoitzaren baldintzak betetzen dituztenak aukeratuko dituzte. Ekainaren 11n, aurrez-aurreko elkarrizketak egingo dituzte Ficoban.

 Bestalde, berrikuntza moduan, enpresa eta erakundeei zuzendutako selekzio espazioa egongo da. Interesa dutenek eskaintzak eta enplegua bilatzeko zerbitzuak ezagutu ahal izango dituzte, aldez aurretik eskaintzetan izena eman beharrik gabe. Garrantzia handiko jauzia da Enpleguaren Astearentzat, hurbiltzen diren pertsonei lan aukera gehiago eskainiko dizkielako.

Hitzartutako elkarrizketak

 39 enpresa izango dira guztira, Ficoban, ekainaren 11n. 60 eskaintzari dagozkion elkarrizketak egingo dituzte. Hortaz, guztira, 114 lanpostu sortuko dira Enpleguaren Astean. Sektoreen aldetik, industrialak hazkunde handia izan du, ostalaritzak eta merkataritzak presentzia handia mantentzen duten arren.

 Eskaintzak ekainaren 1ean, 2an eta 3an egongo dira eskura www.elespazio.com en, xehetasun guztiekin. Interesa duen bakoitzak hiru eskaintzetan izena eman ahal izango du, gehienez ere. Hiru egun horietan eskaintzak betetzen ez baldin badira, web gunean mantenduko dituzte hurrengo egunetan ere.

 Sarrera libreko gunea

 Ficobako beheko solairuan sarrera libreko gunea prestatuko dute. Bertan, enplegua kudeatzen duten 9 erakundek eta 17 enpresak haien eskaintzak eta enplegua bilatzeko zerbitzuak erakutsiko dituzte. Parte hartuko duten enpresen eta erakundeen berri emango dute www.elespazio.com en. Interesa duten pertsonek curriculum vitae-a eraman beharko dute.

 Jarduera osagarriak eta ikus-entzunezko gunea

 Hiru jarduera egingo dituzte oraingoan ekainaren 11ko goizean zehar. 9:00etan “Lan egin Frantzian eta Europako komunitateko beste herrialdeetan” tailerra eskainiko dute LANBIDE-EURESek eta POLE EMPLOIk. 10:00etan, LANBIDEK enpresei zuzendutako tailerra eskainiko du: “Kontrataziorako laguntzak enpresentzat”. Azkenik, 11:30etan, INFOEMPLEOko Zuzendari Nagusiak “Enplegua bilatzea eta sare sozialak” hitzaldia emango du.

 

Gainera, ikus-entzunezko gune bat egongo da. Lan munduarekin harremana izan duten pertsonen testigantzak eskainiko dituzte. Ikuspuntu baikorra ematen ahaleginduko dira. Enpleguarekin lotutako film laburrak ere emango dituzte.

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude