25

urr / 2017

XX.Enpleguaren Astea izango da urriaren 26an

  • Urriaren 17an argitaratu dituzte enplegu profilak, eta urriaren 26an azoka izango da Ficoban.
  • Sarrera libreko gunea egongo da, aldez aurretik izena emateko beharrik gabe.

Enpleguaren XX. Astea antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez. Bidasoa bizirik-ek urte osoan zehar antolatzen dituen jardueren artean egonkortutako azoka da. Bidasoa eskualdeko lan eskaintzak biltzen dira bertan, eta horiek kudeatzen dituzten entitateak ezagutzeko aukera ematen du. 2017ko maiatzean burututako azken edizioan, 700 lagun hurbildu ziren.

Urriaren 26an izango da Enpleguaren Astea Ficoban, 9:00etatik 14:00etara.

Ekimenean parte hartuko duten entitateek gehien eskatzen dituzten profilak www.elespazio.com web gunean argitaratuta daude, urriaren 17az geroztik.

Hiru gune ezberdin

XX.edizioan, 2016an egindakoan bezala, hautatze entitate eta enpresei zuzendutako espazioa egongo da. Bertan, interesa dutenek, enplegua bilatzeko eskaintzak eta zerbitzuak ezagutuko dituzte, eskaintzetan aldez aurretik izena emateko beharrik gabe. Enpresek hautagaitzak jasoko dituzte, eta elkarrizketa pertsonalak burutuko dituzte. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak parte hartuko du gune horretan, baita Lanbide-Euresek ere, atzerriko lan eskaintzarekin.

Pertsonei erraztasunak eta aukerak emateko sortu zen espazio hori, lanpostu gehiagotarako hautagai izan daitezen. Izan ere, hitzartutako elkarrizketen kasuan, aukerak mugatuagoak dira. Sarrera libreko espaziora gerturatzen direnek, haientzat egokiak izan daitezkeen eskaintza guztietan izena eman dezakete.

Interesa duten pertsonek curriculum vitae-a eraman beharko dute eskuan.

32 entitate publiko eta pribatuk parte hartuko dute, guztira. Entitate horien artean, eskualdeko formazio zentroak ere egongo dira, egungo formazio eskaintzaren berri emanez. www.elespazio.com web gunean dago parte hartuko duten entitate guztien zerrenda.

Bestalde, Linkedin sare sozial profesional handienari eskainitako espazioa egongo da. Teknikari aditu batek dinamizatutako espazioa izango da, parte hartzaileen talentua indartzeko gakoak emango dituena, era pertsonalizatuan. CVak eguneratzeko aukera ere egongo da.

Bukatzeko, hirugarren espazioak eskualdeko Formazio Zentroen eskaintzaren berri emango du.

Guztira 30 entitate izango dira parte hartzaileak. Guzti horien berri izan daiteke www.elespazio.com web gunean.

enplegu-astea-baseak-2

el espazio

Sarrera hau Azoka, Empleo, Enplegua kategorietan argitaratu da eta , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude