16

mai / 2019

ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE

ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE enpresa-proiektuen lehiaketa bat da. Ikus-entzunezkoen esparruan teknologia berriak ezartzean oinarritutako ekintzailetza-proiektu berriak sortzearen eta horiek Euskadin garatzearen aldeko apustua egiten duen ekimen publiko-pribatu bat.

Zinemaldia Startup Challenge Zinemaldia & Technologyren bigarren edizioko jarduera nagusia da. Ekimena bera Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak, Tabakalerak eta Petronorrek antolatu dute, Europa Creativa MEDIAren eta Vicomtech ikerketa aplikatuko zentroaren laguntzaz.

Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiak ikus-entzunezko teknologiaz eta industriaz hausnartzeko erreferentziazko gune bihurtzeko asmoz egindako apustu estrategikoa da.

Izen-ematea: 2019ko maiatzaren 6tik ekainaren 15era

info +

KONTAKTUA: startupchallenge@sansebastianfestival.com

 

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Proiektuak, Sariak kategorietan argitaratu da eta , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude