Basquetour eskualdeko tailerra 5 orduko tailer praktikoa da (hamaiketa barne), Adimen Artifizial Sortzailea edozein sektoretako profesionalengana hurbiltzeko diseinatua, aurretiko ezagutzarik behar gabe. Jardunaldian zehar, parte-hartzaileek ChatGPT, Gemini, Copilot… bezalako tresnak erabiltzen ikasiko dute eta AA Sortzaileko beste aplikazioak ezagutuko dituzte, teoria eta praktika-ariketak uztartuz.
Nori zuzenduta:
Tailer hau hutsetik hasteko diseinatu da, sarrera argi eta praktikoa eskainiz, edozein parte-hartzaileri ChatGPT eta AA Sortzaileko beste aplikazioak ezagutarazteko. Edozein sektoretako eta profil profesionaleko langileei zuzenduta dago —bereziki turismo-arlokoei—, beren eguneroko lana optimizatzeko Adimen Artifizial Sortzaileko tresnak nola baliatu ikasi nahi dutenei.
Noiz?
Maiatzak 26
Ordutegia:
9.00etatik 14.00etara
Non?
Bidasoa bizirik(Bidasoa Gunea) Hendaia, 8 – IRUN
Informazio gehiago
- Telefonoz: 944 536 262
- Emailez: enpresadigitala@spri.eus




Comentarios (0)