16 Oct TXIKIMUSIKA: HAUR MUSIKA BAINO GEHIAGO
Unodos!!, Bidasoko Txikiak eta Ezmugak elkarteek sortu dute jardunaldi hau, eta helburua da haurtzaroko soinu-banda estilotan aberastea, haur-musika genero bakar izatetik haratago.
2013ko urriak 15
“Ideiatik enpresara” ikastaroa, dagoeneko, klasiko bat bihurtu da Bidasoa bizirikeko autoenpleguaren departamentuan, eta, hain zuzen, hori izan zen Ez Mugak eta Bidasoko Txikiak elkarteek duela hilabete batzuk aurkitu zuten eszenatoki ezin hobea.
Ikastaro honetan parte hartzen duten ekintzaileen proiektuak berak lantzeaz gainera, “Ideiatik enpresara” ekimenaren berezitasunak dira kezka berak partekatzen dituzten pertsona-talde bat batzen duela, beste ekimen batzuk ezagutzeko aukera ematen duela eta, batzuetan, oraingoan bezala, elkarlana berez sortzen dela.
Proiektu honetan Unodos!! sartuta, Txikimusika, dagoeneko, errealitate bat da gure lurraldean.