Lanbidek emandako laguntzen gestioari buruz sortutako zalantzak direla eta, erakunde honek argitzeko ohar batzuk argitaratu ditu bere webea, hona hemen ohar horiek: !!
DIRU-LAGUNTZA GISA AITORTUTAKO KOPURUA (3.000 €) JUSTIFIKATZE ALDERA, ZER GASTU SARTZEN DIRA “EGUNEROKO KUDEAKETAN AHOLKULARITZA ETA LAGUNTZA EMATEA” KONTZEPTUAREN BARRUAN?
Gastu hauek dira diruz lagundu daitezkeenak:
- Langile autonomoen gizarte-segurantzako erregimen berezian kotizazioa ordaintzearekin lotutako kuotak.
- Proiektuarekin lotutako komunikazio-gastuak (publizitate-kanpainak, web orrien diseinua, sare sozialen diseinua,…).
- Zerga-, lan- eta kontabilitate-alorreko aholkularitza, bai eta alor juridikokoa edo administratibokoa ere, liburu-edukitzaletzaz eta eguneroko zerga- zein kontabilitate-betebeharrez.
- Coaching kontuetan izandako gastuak.
- Erakusleihoa atontzeko gastuak.
- Langile autonomoak egindako prestakuntza-ikastaroak (soldata gabekoak), enpresa abian jartzearekin eta haren funtzionamenduarekin zuzenean lotuta badaude.
Gastu hauek, ordea, ezin izango dira diruz lagundu:
- Ibilgetu materiala finantza-errentamenduaren bidez eskuratzeko gastuak (leasing).
- Enpresa eratzeko gastuak, hala nola irekitze-lizentziak, jarduera-lizentziak, bai eta negozioa abian jartzeko nahitaezko tasak ere.
- Jarduera ekonomikoari atxikitako higiezinen errentamendu-gastuak (alokairuak).
- Enpresak ondoren komertzializatzen dituen merkataritza-produktuen eta/edo lehengaien erosketa.
- Material ahikorren eta bulego-materialaren erosketa.
- Soldatak eta lansariak.
- Balio erantsiaren gaineko zerga eta gainerako zeharkako zergak direla-eta egiten diren kitapenak.
NOIZKO FAKTURAK AURKEZTU BEHAR DIRA 3.000 €KO GASTUA JUSTIFIKATZEKO, ONARTUAK IZAN DAITEZEN?
Laguntza onartzen duen ebazpena eman eta hurrengo 6 hilabeteetan ordaintzen diren fakturak
NON AURKEZTU BEHAR DIRA FAKTURAK?
Lanbideren bulego batean aurkeztu behar dira jatorrizkoak edo originalak. Jatorrizko edo original horietan, zigilu bat jarriko da. Hau adieraziko du zigiluak: Europako Gizarte Funtsak kofinantzaturiko diru-laguntza bati egotzi zaiola faktura
DIRU-LAGUNTZAREN HASIERAKO % 60 JASOTA ?HAU DA, 1.800 €?, ETA 1.500 €-KO GASTUAK BAKARRIK JUSTIFIKATUZ GERO, GAINERAKOA ITZULI BEHAR DA?
BAI. Aurkezturiko fakturek 1.500 €-ko gastua justifikatzen badute, 300 €-ko diferentzia edo aldea itzuli behar da. Gainera, ez litzateke ordainduko diru-laguntzaren gainerako % 40a.
3.000 €-KO GASTUA JUSTIFIKATZEKO FAKTURARIK EDUKIZ GERO, 6 HILABETE IGARO ARTE ITXARON BEHAR DA FAKTURAK AURKEZTEKO?
EZ. Fakturak eskueran eduki bezain laster aurkez daitezke. Hala ere, Lanbidek 6 hilabete itxaron dezake, dagokionak Autonomotan alta emanda jarraitzen duela egiaztatu, eta gainerako % 40a ordaindu gero
3.000 €-KO GASTUA EZIN BADA FAKTUREKIN JUSTIFIKATU, DIRU-LAGUNTZA GUZTIRAKO ESKUBIDEA GALTZEN DA?
EZ. 2.000 € jotzen duten fakturak aurkeztuz gero, zenbateko hori ordainduko litzateke. 1.800 €, lehenengo ordainketa batean; 200 €, fakturak aurkeztu ondoren



Comentarios (0)