INNOBIDEAK 2015

Eusko Jaurlaritzak INNOBIDEAK 2015 estrategia indartu du, euskal enpresetan berrikuntza ez-teknologikoa hobetzen laguntzeko.  Produktuak, zerbitzuak eta merkatua dibertsifikatzeko kudeaketa-ereduak eta estrategia hobetzeko laguntzaren osagarri gisa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak beste programa bat abiarazi du enpresentzat: Innobideak-Pertsonak. Langileen partaidetza enpresa-jardueran aztertu eta bultzatu nahi duten enpresentzat da programa hau: kudeaketa-erabakiak hartzeko garaian, etekinak banatzeko, edota langileak enpresaren kapital ekonomikoaren zati bilakatzeko aukerak aztertzeko.

Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren programa berri hau 2013-2016 Industrializazio Planaren barruan kokatuta dago eta bat egingo du lehendik zeuden beste berrikuntza plan batzuekin, hala nola Innobideak Lehiabide eta Kudeabide programekin, zeintzuek 2,4 milioi eta 1,2 M euroko aurrekontuak izango baitituzte 2015 urtean hurrenez hurren. Bi programa horiek 275 proiektu inguru babestu zituzten iaz.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS