“Modern Web Event” topaketak web diseinuaren arloko joerak aurkeztuko ditu

Ekainaren 16an front-end garapenari buruzko doako topaketa bat egingo da Bilbon.

Modern Web Event doako topaketa bat da, irabazi asmorik gabea eta front-end garapenaren esparruko azken nobedade eta joerak ezagutu nahi dituztenei zuzendurik dagoena. Topaketa horretan hainbat gai landuko dira, besteak beste, hauek: web garapena, aplikazio hibridoak, diseinua eta usagarritasuna. Bilboko Auzo Factory Irazabal-Matiko eraikinean egingo da.

 

Jardunaldiko programari hasiera emateko, Raúl Jiménez front-end arkitektoak hitzaldi bat emango du VR bideoei buruz, eta hizpide izango ditu 360 eta VR bideoa erabiliz weberako esperientzia interaktiboak sortzeko aukerak. Ondoren, Nitsnets enpresako Marcos Gonzálezek hizpide hartuko du front-end garapenaren egungo egoera, aztergai izango dituelarik ez bakarrik aplikazioak, baina baita ere horrelako nobedadeek hainbat plataformatarako eskaintzen dituzten perspektiba eta aukerak.

Jarraian, Diego Rodríguez diseinatzaile eta prestatzaileak dispositibo digitaletako irakurketa-esperientziei buruzko hitzaldi bat emango du eta irakurketa-esperientzia atsegin eta eraginkorra lortzeko oinarriak eta teknikak azalduko ditu. Azkenik, Ustwo enpresako Juan Delgadok ikuspegi artistikoaren eta produktu ikuspegiaren arteko orekari buruzko hitzaldi bat emango du, bere estudioaren esperientziatik abiatuta.

Nitsnets eta UOC enpresek antolatu dute “Modern Web Event” ekitaldia, Kataluniako Unibertsitate Irekiarekin eta Bilbao Ekintza eta Auzo Factory Irazabal-Matiko erakundeen laguntzarekin. Izena emateko epea zabalik dago topaketaren web orrian.

EUSKAL enpresa garatzeko agentzia

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS