2016// Nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira (Lehiatu Sustapena Programa).

Diruz lagundu daitezkeen ekintzak.

Honako ekintza hauek izan dezakete diru-laguntza deialdi honetan:

A.– Ekintza indibidualak. Jarduera hauek hartzen dira ekintza indibidualtzat:

1.– Izaera profesionala duten nazioarteko azoketan edo merkataritza-lehiaketetan erakusketari gisa parte hartzea, merkataritza-jarduerak garatzeko, produktuak erakutsiz erakusmahai indibidual edo partekatuetan.

2.– Azoketara joatea, hau da, eskatzaileak bisitaldiak egitea profesionalei zuzendutako nazioarteko azoketara.

3.– Zuzeneko misioak egitea eta estatuz kanpoko merkatuetan produktuak aurkeztea, hau da, enpresa eskatzailearen produktuak aurkezteko edo/eta dastatzeko ekintzak egitea, atzerriko merkatu horietan merkataritza-harremanak eta produktuen esportazioa areagotzeko.

4.– Alderantzizko misioak egitea, hau da, atzerriko erosleei edo iritzi-emaileei gonbitea egitea enpresen ekoizpen-establezimenduetan euretan bisitaldiak egin ditzaten; Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik egingo dira bisitaldi horiek.

5.– Estatutik kanpoko merkatuetako salmenta-puntuetan sustapen ekintza zehatz eta espezifikoak egitea, produktuaren publizitatea eginez eta hura dastatzeko aukera emanez, kontsumitzailearen oniritzia lortzeko.

6.– Ikus-entzunezko katalogoak eta materialak, hau da, enpresaren irudiari eta produktuei buruzko dibulgazio-materialak egitea, gutxienez atzerriko hizkuntza batean.

B.– Sustapen-programa:

Sustapen-programetan, plan edo programa integral bat prestatu behar da, A letran aurreikusitako ekintza indibidualen artetik gutxienez sei jarduera egiteko hiru herrialdetan.

Horretaz gainera, sustapen-programan jarduera hau ere sar daiteke:

– Honako programa hau garatzeko aholkularitza: eskatzailearen produktuak sustatzea, enpresatik kanpoko zerbitzu profesionalak kontratatuta.

INFO +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS