Gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkarte-egiturak finkatzeko, Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez, 2016ko ekitaldian emango dituen laguntzak arautzea da agindu honen xedea. Entitate horiek berezko nortasun juridikoa izan behar dute, interes komunak ordezkatu eta babesteko elkartu behar dira, eta, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrukoak izan behar dute. Honelako entitateek jaso dezakete laguntza:

a) Lan-sozietateek eta lan elkartuko kooperatibek.

b) Lan elkartukoak ez diren kooperatibek eta elkarte konfederalek.

c) Ekonomia solidarioko elkarteek eta enplegu-zentro berezien elkarteek.

d) Langile autonomoen sektore arteko erakundeek, gutxienez bi urteko antzinatasuna dutenek.

Helburua.

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen diren eta bereziki gizarte-ekonomiarekin zerikusia duten prestakuntza-jarduerak egiteko Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez, 2016ko ekitaldian emango dituen laguntzak arautzea...

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak diru-laguntzatzat joko dira, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, diru-laguntzen gastuek honako helburu hauek izango dituzte: a) Langabeak kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko...

Follow by Email
RSS