DeustoSTART digitala

Abian da DeustoSTART ekitaldiaren hurrengo edizioa!
Programa urrian eta azaroan garatuko da; astean behin egingo diren 10 saioz osaturik dago, eta sorkuntza tailerrak ere antolatu dira espiritu ekintzailea sustatzeko. 

DeustoSTART programaren helburua da ekintzailetza garatzea Deustuko Unibertsitateko Graduko ikasketen azken ikasturteetan dauden ikasleen artean. Asmoa da parte-hartzaileek beren ekintzailetza-gaitasuna, gogoa eta eraginkortasuna garatu ditzatela.

Programa hau praktikoa da nagusiki, eta bateragarria da ikasleen jarduera akademikoarekin. Saioetan ezagutzak, gaitasunak eta baloreak barneratu eta praktikan jarriko dituzte. Horretarako, hainbat dinamika garatu eta ekintzailetzako edo berrikuntzako taldeko proiektu bat egingo dute, non elkarrekin lan egingo baitute sorkuntza-dinamiketan oinarritutako ideia bat martxan jartzeko.

DeustoSTART topaketarako espazioa ere bada, adituekin eta “practitioner” (bizitza errealean ekintzaile eta berritzaile direnak) deiturikoekin ideia berritzaileak partekatzeko eta sortzeko tokia alegia.

Aipatzekoa da, bestalde, enpresa-ideia bati forma eman nahi diotenek DeustoSTART programako prestakuntza teoriko-praktikoa jaso dezaketela DeustoSTART I eta II. jardunaldietan.

Egitaraua

Jakin nahi duzu nolakoak izango diren saioak? Hemen daukazu programazioa! Programa erakargarria diseinatu da, tailer teoriko-praktikoz eta ekintzaileekiko topaketez betea.

Nola eman izena?

Ez galdu aukera hau!
Klikatu hemen izena emateko.

Zalantzarik baduzu edo argibide gehiago behar baduzu, idatzi ekintzailetza@deusto.es helbidera edo deitu telefono honetara: 944 139 108

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS