EKITEKO ETA IKASTEKO GOGOTSU DAUDEN 25 PERTSONENTZAKO AUKERA

foto-cursoIrungo udaletxeak Irun Ekintzan, Irungo garapen ekonomikoaren eta enpleguaren aldeko itunaren esparruan, “IDEIATIK NEGOZIO AUKERARA” ekimena jartzen du martxan Bidasoa biziriken bidez, eta Mondragon Unibertsitatearen eta Mondragon Team Academyren laguntzarekin.

Zer da?

Talde lanaren bidez eta proiektu errealetan lan eginez, taldean ekiteko eta gaitasun pertsonalak lantzeko aukera eskaintzen duen programa da. 25 pertsona aukeratuko dira bigarren fasera pasatzeko eta horietatik 12 ideia onenek programan parte hartuko dute.

Metodologia:

Ikasteko prozesua Learning by doing, applying theory in practice metodologian oinarritua dago, orain dela 25 urte Team Academy Finland-ek garatua hain zuzen. Gaur egun metodologia hau Mondragon Unibertsitateko LEINN graduan eta Mondragon Team Academy-ko beste programa batzuetan aplikatzen ari da emaitza arrakastatsuekin.

Programa hau 6 astetan zehar burutuko da. Bere egitura 3 modulu nagusi gehi Petxa Kutxa formatuan egin beharreko aurkezpen batean oinarritua dago.

 Sesioak garatzeko orduan ikasketa formatu ezberdinak konbinatuko dira:

  • 10 sesio 3 modulu ezberdinetan banatuak (negozio ideiaren definizioa, ideiaren prototipazioa, benetako bezeroei garatutako ideiaren saltzea).
  • Talde lanean 2 sesio.
  • Aholkularitza egokitua / mentorship-a
  • Bidasoa Bizirik Negozio Zentroan lan egiteko lekua (co-working).
  • Ekitaldi publiko batean aurkezpena.

Nori zuzendua:

  • Ekiteko eta talde lana esploratzeko gogotsu dauden 18 eta 30 urte bitarteko pertsonak.
  • Negozio bat martxan jartzeko gogotsu dauden 18 eta 30 urte bitarteko pertsonak (parte hartzeko ez da derrigorrez ideia propiorik eduki behar)
  • Lidergo eta Ekintzailetzan formakuntza jaso nahi duten pertsonak.

Baloratzen dena:

  • Izaera aktibo, dinamiko eta proaktiboa.
  • Ekiteko gogoa.

 

Informazio sesioa:

Interesatuak etorri azaroaren 29an, arratsaldeko 17:00etan Irun Factory-ra.

Konfirmatu zure asistentzia posta elektroniko honetan:  empresas@bidasoa-activa.com edo 943 63 39 37 telefonoan!!

 

logos-bidasoa-activamondragonirunegintzan

1 Iruzkinak

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS