“Ostegunak interesatu egiten zaizkizu” itzultzen da

Lekua: Irun Factory (Jose Antonio Loidi Bizcarrondo, 8) – Tel: 943 63 30 76

Informa zaitez eta izena eman!

los jueves te interesan

Martxoak 23. 09:00-10:30

Internazionalizazioa: ICEX Next aurkezpena

Enpresari – nola hasieran, hala merkatuetan finkatzerakoan – erabateko laguntza emateko programa. Programak barne hartzen du prospekzio gastuetarako, kanpo-sustapenerako eta nazioarteko departamenturako langileen kontrataziorako laguntza ekonomikoa.

Norentzat: Beren produktu, zerbitzu edo marka daukaten ETEak, esportazio-zifrak fakturazioaren %35a gainditzen ez duenean, edo gaindituz gero, esportazioa gehienez bost merkatu geografikotara egiten denean eta/edo gehienez 3 bezerori, edo gaindituz gero, esportazio-zifra 80.000 eurotik beherakoa denean.

  • Hizlaria: Xabier Ansa Bergara, ICEXeko sektore burua.

Izena emateko

Apirilak 6. 09:00-10:30

Kalitatearen kudeaketaren inguruan mundu mailan ezagunena eta sustraituena dagoen ISO 9001(2015) arauaren aldaketa.

ISO araua bezeroa gogoan zela idatzi zen hasiera batean eta berraztertu egin da garai berrietara eta bezeroek egunetik egunera dituzten premia handiagoetara egokitzeko eta horrela bere arrakasta bermatzeko. Ezagutu itzazu arau honek dakartzan aldaketak, eta egokitu itzazu zure negoziora, bezeroak zer nahi duen jakiteko.

Edozein sektore motatako ETEetara zuzenduta, ISO 9001:2015 arauak edozein enpresa-tamainatarako balio du.

  • Hizlaria: Javier Hernández, Grupogismako koordinatzailea (Grupogisma gestio sistemak ezartzen eta integratzen Euskal Herrian 20 urteko esperientzia duen aholkularitza etxea da).

Izena emateko

Apirilak 27. 09:00-10:30

Interneteko doako tresnak, turismo-ostalaritza sektorean bezero berriak egiten laguntzen dutenak: whatsapp marketing eta trivago.

Gure negozioan, zertarako balio du, nola funtzionatzen du, zergatik daukagu Trivagoko profila eduki beharra? Marketin kontuetan, nola atera diezaiokegu zukua watsapp tresnari? Deskubritu ezazu zeintzuk diren eta nola erabiltzen diren sektorean benetan eraginkorrak diren interneteko doako tresnak.

Norentzat: ETEak, familia-enpresak eta/edo enpresa berriak, bereziki turismoko eta txikizkako merkataritzako sektorekoak

  • Hizlaria: Jon Oliden. Azaldu Marketing enpresaren sortzailea; enpresa hori espezialista da turismo sektoreko ETEen ikusgarritasuna hobetzen, nola interneten hala internetetik kanpo.

Izena emateko

Maiatzak 11. 09:00-10:30

UNE-EN 1090 Araua. Altzairuzko eta aluminiozko egituretarako EE 1 ziurtagiria

Eraikuntzako Produktuen Europako UE 305/2011 Erregelamenduak esaten duenaren arabera eraikuntza obretan, eraikuntzakoetan nahiz obra zibilekoetan, modu iraunkorrean sartzeko Europar Batasuneko barne merkatuan fabrikatzen diren eta dagokien Arau Harmonizatua duten produktu guztiek izan behar dute CE Markatua.

Jardunaldia araudi hau eta markatu honekin lotutako soldadura-proiektuak ezagutu beharra daukaten fabrikatzaileei, preskribatzaileei, proiektugileei zuzendua dago.

  • Hizlaria: Asier Goenaga Zumelaga teknikaria, Laukide Kudeaketa Zerbitzuak, S.L. enpresan (Kalitatea-Ingurumena-Segurtasuna-LOPD) Kalitatearen eta Ingurumenaren Kudeaketa Sistemak ezartzea eta mantentzea. Irakaslea Kalitatea, Ingurumena, PRL … gaietan

Izena emateko

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS