portatilNori zuzendua

  • Irungo eta Hondarribiko industrial enpresak eta lotutako sektoreak (logistika, energia…), 6 eta 50 langile bitartekoak.
  • Estrategia digitala martxan jarri, diseinatu edo hobetu nahi duten enpresek.

Helburua

Irungo eta Hondarribiko ETE industrialei beharrezko ezaguerak eta tresnak eskaintzea, negozioan estrategia digitala arrakastatsua izateko eta, aldi berean, aukera berriak lortzeko. Halaber, bezeroak atxiki, fidelizatu eta erakarri, eta marketin digitaleko estrategien inplementazioarekin negozioaren lehiakortasuna, produktibitatea eta hazkundea hobetu.

Nola

2 formakuntza eta 3 tutoretza saioetan parte hartuz, eta enpresa espezializatu baten 40 orduko inplementazio zerbitzuaz baliatuz.

Noiz

2017ko maiatzaren eta irailaren bitartean.

destacado innovar euBerrikuntza proiektu bat identifikatua baldin badaukazue, martxan jartzeko aukera ematen dizuegu. Irungo Udalak eta Hondarribiko Udalak Bidasoa biziriken bitartez zuei helarazi nahi dizuegu industriari edota industriari atxikituta dauden zerbitzuen sektoreari, nautika sektoreari, irristatzeko eta uretako eta outdoor jarduerei eta nekazaritzako elikagaien industriari loturik dauden mikro edo enpresa txikiak aukeratzeko prozedura, gure eskualdeko enpresen berrikuntzaren eta lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzeko helburuarekin. Proiektu hau indibiduala eta lankidetzakoa izan ahal da.

Health 2.0 Basque tokiko kapitulua komunitate bat da, zeinaren bidez elkarrekin bildu nahi baitira osasunaren esparruko teknologia digitalekin lotutako enpresak eta eragile publiko zein pribatuak. Init Health enpresako Juan Carlos Santamaría eta Gonzalo Lópezek eta familiako mediku Blanca Usozek bultzatutako gune hori urtarrilaren amaieran aurkeztu zen, aldizkako topaketak antolatzeko eta topaketa horien bidez ezagutza-trukerako sare bat sortzeko.

programas ayuda innovacionIrungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, SPRI taldearekin batera, doako jardunaldia antolatu dute, eskualdeko enpresei zuzenduta. Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko Departamentuaren eta SPRI taldearen -Enpresa Garapeneko Euskal Agentzia- 2017ko laguntza programak ezagutzera ematea da jardunaldiaren helburua. Apirilaren 25ean izango da, 9:30etatik 11:00etara Irungo Ficoban.

Dreamer-ek, elikadura-zale amorratuak diren ekintzaileek, parte hartuko dute lehen gurpildun hackatoian. Imagine Creativity Center eta Basque Culinary Center zentroek garatuko dute FoodTech arloan espezializatutako ekimen hori.   Ekimen horren bidez bidaia bat egingo da, Bartzelona eta Donostia lotuko dituena. Dozena bat foodtech ekintzailek –Dreamer- karabanaz bidaiatuko dute, elikaduraren arlo desberdinetan espezializatutako hogeita hamar ekintzailek lagundurik, eta produktu, zerbitzu edo konponbideak diseinatuko dituzte, sektorearen erronka batzuei erantzuteko.

Pertsona onuradunek bete beharreko baldintzak.

1.– Diru-laguntza horiek jaso ahal izango dituzte nekazaritza-ustiategien titular diren pertsona fisiko edo juridikoek, edo legez osatutako nekazarien taldeek, baldin eta honako baldintza orokor hauek betetzen badituzte, betiere:

a) Ustiategia Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea, eta egoitza fiskala EAEn izatea. Halaber, dagozkien erregistro ofizialean inskribatuta egon behar dute lursailek.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta izatea, bai eta diru-laguntzen itzulketak ere.

Follow by Email
RSS