EKIN ASTEAZKENETAN: Visual Thinking-eko hastapena

Izena eman ezazu Visual Thinking-eko hastapeneko tailerrean. Irungo Udalak antolatzen du, Bidasoa biziriken bidez, eta urriaren 25ean izango da, asteazkenarekin, Irun Factoryn.

Visual Thinking edo Pentsamendu Bisuala ideiak edo pentsamenduak irudi bidez adieraztea da. Oso tresna erabilgarria da; izan ere, ideiak formatu bisualean partekatzeak idatziz baino modu eraginkorragoan komunikatzen laguntzen du, eta, ondorioz, hazi egiten da lanaren eraginkortasuna. Design Thinking metodologiaren osagarri bikaina da; bereziki, ideia sortzeko fasean.

Tailerra ekintzailetza-prozesuan dauden pertsonentzako da; zehazki, ideiak edo proiektuak irudiz edo ikonoz, hitz egin edo azaldu beharrik gabe, zuzenean komunitzeko aukera ematen duen metodologia horretan hasi nahi dutenentzat. Metodologia horrek, gainera, lagundu egiten dio burmuinari azkarrago pentsatzen eta azaldutako ideietatik abiatuta ideia berriak sortzeko gai izaten.

Irungo Udalak eta % 65ean Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020) kofinantzatu dute proiektua.

DATA: Urriak 25.

ORDUTEGIA: 09:00etatik 13:00etara.

LEKUA: Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo kalea 8-behea)

IZENA EMATEA

EZ GALDU AUKERA, PARTE HARTU!!!

Informazio gehiago

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Autoenplegu departamentua

943-633937 – empresas@bidasoa-activa.com

Kartela-Visual-Thinking

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS