Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzak_2018

Xedea

Nekazariek kalitate-araubidean parte hartzeko laguntzen helburuak hauek dira:

a) Kalitate-programetan ekoizle gehiago sar dadin erraztea.

b) Kalitate-programetan sartzeak ustiategiei eragiten dizkien gainkostuak murriztea.

c) Biodibertsitatea, nekazaritza-lurzorua, haren mendeko paisaiak eta ekosistemak zaintzeko eta leheneratzeko eragin handiagoa duten kalitate-programak erraztea.

Kalitate-araubideek estalitako produktuei buruzko informazio- eta promozio-jardueretarako laguntzak helburuak hauek dira:

a) Elikatean produktu horien sarrera areagotzea; horretarako, produktuen eskaera sustatzeko, kontsumitzaileak eta janari-banatzaile profesionalak informatu behar dira kalitate-araubideez, egon badaudela, zer esan nahi duten eta zer abantaila duten.

b) Kalitate-araubideetan ekoizle gehiagok parte har dezan erraztea.

c) Kultur ondarea eta orotariko nekazaritza-ekoizpena erraztea, baita naturagunea babestea ere.

d) Hizpide diren produktuen ezaugarri edo abantaila zehatzak nabarmentzea; batez ere, kalitatea, ekoizpen-metodo espezifikoak, animalien ongizaterako arau zorrotzak eta ingurumenarekiko errespetua, dagokien kalitate-araubidearen arabera.

Epea: 2018/02/01 (epea luzatua 2018.02.19ra)

INFO +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS