ERABAKIA, LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUARENA, ZEINAREN BIDEZ ZENBAIT DIRU-BALIABIDE ESLEITZEN BAITIRA LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA MINISTERIOAREN 1994KO APIRILAREN 13KO AGINDUAN AURREIKUSITAKO LAGUNTZAK 2018KO EKITALDIAN FINANTZATZEKO. AGINDU HORREK OINARRI ARAUTZAILEAK...

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakia, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2018ko ekitaldian finantzatzeko (177/2010 Dekretua, Familia eta Lana Bateragarri egiteko...

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko industria-arloan laguntza-programa krisialdian dauden enpresak berregituratzera eta berrabiaraztera bideratuta info + Epea: 2018/10/31 (15etan) ...

Krea 20X8 antolatu dute Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, martxoaren 22rako. Krea Bidasoaren 10. edizioa izango da, pertsona ekintzaileei, enpresei eta bestelako organismo publiko eta pribatuei zuzendutako azoka. Topagune bat da, azken finean, kontaktuak egiteko, negozio aukerak identifikatzeko, ezagutzak zabaltzeko eta bestelako esperientziak, tendentziak, arrakasta kasuak eta abar ezagutu ahal izateko. Aurten X izango da ekimenaren irudia (10 zenbaki erromatarretan), Krea Bidasoaren 10 urteei erreferentzia eginez. Bestalde, “X urte eraikiz” izango da leloa. Irudirako hautatutako koloreari dagokionez (euskarri grafikoak, komunikazioa...) zuri-beltza izango da, koloreak, parte hartzaileek eta gerturatzen direnek jar ditzaten. Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak nabarmendu eraikitzailea dela Krearen helburua: “Berritasunak ekartzen saiatzen gara urtero, azokaren izaera berritzailea mantenduz. Egindako lanaren balioa azpimarratzeko, aurreko bederatzi edizioetako leloak eta kartelak gogoratuko dituen espazioa egongo da”. Juan Mari Altuna Bidasoa bizirik-eko presidenteordeak ondorengoa erantsi du: “Pozik gaude Kreak izan duen eboluzioarekin. Ekintzaile askoren egutegian egonkortutako azoka da, eta hobetzeko asmoz lan egiten dugu urtero”.
Follow by Email
RSS