PILOTU 2018: Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatzen dituzten enpresa txiki eta ertainei laguntzeko programa

Agindu honen xedea da 2018ko ekitaldirako itzuli beharrik gabeko laguntzen programa bat arautzea eta iragartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak diseinatzen eta garatzen parte hartu nahi duten enpresa txiki eta ertainei zuzendua.

Agindu honen ondorioetarako, honako hau ulertuko da nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotu gisa: atzerrian inbertsio publikoko proiektu bat egitearen egokitasuna ebaluatzea xede duen inbertsioa, gutxieneko eskalan. Horretarako, beharrezko azterlanak izan beharko ditu, ondorioztatzeko destinoko herrialdeko agintariek ezarritako politika-ildoekin bat datorrela eta sozialki errentagarria eta jasangarria dela. Irizpide horietan oinarritzen da proiektuaren bideragarritasun-deklarazioa, proiektua egikaritzen hasteko ezinbesteko betekizuna.

Epea: 2018/10/31 (12etan)

info +

info ++

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS