Irun eta Hondarribiko pertsona ekintzaileentzako bekak
  •  Ekintzaileak diren 8 proiektu berritzaile “Bidasoan ekiteko bekak” programan parte hartzeko aukeratuak izan dira.
  • 23 enpresa Bidasoa bizirik elkartearen enpresa zentroetan kokaturik daude.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, pertsona, proiektu eta enpresa ekintzaileak lagundu eta bideragarri bihurtzeko lanean jarraitzen dute. Era honetan, eraberritzea bultzatzeko ahalegin berezia egiten ari da, pertsona berritzailez osaturiko ekosistema bat osatu, pertsona horiek babestuz eta elkartuz. 2018 urtearen amaieran martxan jarritako nobedadeetako bat “Bidasoan ekiteko bekak” programa izan zen. Programa honen bitartez ekintzaileak diren pertsona berritzaileak babestea bilatzen da, haien proiektuak negozio erreal eta iraunkorretan bihurtzeko. Pertsona ekintzaileek irailaren 30era arte izan zuten haien hautagaitza aurkezteko tartea eta azaroaren hasieran hautatu ziren programara hobekien egokitzen ziren proiektuak.

Abenduak 14 • 09:30-13:30 Enpresek askotariko forma juridikoak har ditzakete. Horregatik, funtsezkoa da negozioaren beharretara hobekien egokitzen dena hautatzea; izan ere, hautatzen den formaren araberakoak dira enpresa egunerokoan kudeatzeko funtsezko gaiak eta...

  • Hemendik aurrera Irun eta Hondarribiko datu sozio-ekonomikoak errazago eta bisualki kontsultatu ahalko dira.
  • Bidasoa biziriken webgunearen bitartez sartu ahalko da: observatorio.bidasoa-activa.com
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, ERABAT bezala ezaguna den Bidasoaldeko Hiri Behatokiaren webgunearen irudia eta edukiak hobetu dituzte. Era honetan, webgunea egungo gizartearen informazio eta ezagutza beharretara egokitzea bilatzen da. Bidasoaldeko Hiri Behatokia 2007 urtean sortu zen ezagutzaren kudeaketarako erreminta izateko asmoz, Bidasoaldeko informazio sozio-ekonomikoari balioa emanez.

Azaroak 15 • 09:30-13:30 Laneko segurtasunaren eta arriskuen prebentzioaren eremuko prestakuntza jardunaldia. Ondoren, bi saio indibidual emango zaizkie gehienez parte-hartzaile bakoitzari. Lehenengo jardunaldian enpresa baten prebentziozko jardueraren plangintzaren oinarrizko gaiei buruzko...

Eskualdeko nekazaritzaren elikagaien sektoreko lau enpresek haien ontziraketak hobetuko dituzte diseinu sortzaileko enpresen laguntzarekin
  •  AGRO DESING PACK izeneko programa da, gureGOURMET proiektuaren bigarren fasea.
  • Nekazaritzaren elikagaien sektoreko lau enpresek eskualdeko diseinu grafikoko enpresekin lan egin dute produktuen ontziratzea hobetzeko.
GureGOURMET proiektuaren lehen fasea amaituta, zeinetan 14 pertsona Bidasoa eskualdeko nekazaritzako elikagaien enbaxadoreak izan ziren, AGRO DESING PACK izeneko proiektuaren bigarren fasea aurrera eraman da. Proiektuan parte hartu zuten 14 pertsonek “boxGOURMET” kutxan sarturiko Bidasoako 15 enpresa ekoizleetako produktuak probatu eta haien gonbidatuekin batera dastatu zituzten, ondoren, produktu bakoitzeko alor ezberdinen inguruan haien iritzia emateko. Haien balorazioen artean, produktuen ontziraketa puntuatu eta elikagaien ontziraketa hobetzeko proposamenak egin zituzten. Guztira 80 kontsumitzaileen iritzi bildu zen produktuen eta horien irudiaren inguruan. Produktuetako batzuek haien ontziraketa hobetzeko aukera handiak zituztela ikusita, “AGRO DESING PACK” izeneko proiektuaren bigarren fasea martxan jarri zen.

Azaroak 14  09:30-13:30 Sare sozial bat ez ezik ikusiz bilatzeko motor bat ere bada enpresentzako, eta 200 milioitik gora erabiltzaile aktibo ditu hilean. Pinterest Business tresnan estrategia zuzen bat erabiliz, trafiko...

Azaroak 30 • 09:30-13:30 Datuak babestea DBLO Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren araudi berriari buruzko prestakuntza jardunaldia. Ondoren, bi saio indibidual emango zaizkie gehienez parte-hartzaile bakoitzari. Datuak babesteari buruzko 2016ko maiatzaren...

Follow by Email
RSS