Agindu honen xedea da, hain zuzen, enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko 2018ko diru-laguntzen deialdia egitea, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. zk., 2015), lerro hauetan:

Ekainak 20 09:30-13:30 Merkatu-hobiak. Zure hobia aurkitzeko tresnak Zure merkatu-hobia aurkitzeko tailerra, interneten errentagarri bihurtzeko eta zure proiektua abian jartzeko. Horretarako, sorkuntza tradizionaleko teknikak eta online tresnak erabiliko ditugu (Correlate, Adwords, Trends...

Kultur sormena bultzatzeko diru-laguntzak: Ikertu, proiektu eta prototipoen aldez aurreko diseinuaren sortze-prozesuak Laguntza hauek sorkuntza sustatzen dute kultura-proiektuak egiteko ezinbesteko eta aurretiko urrats gisa, eta proiektu eta prototipoen aurretiko diseinura bideratutako...

Proiektu fresko eta berritzailea da, komunikazio erreminta nagusi gisa marketin birala erabiltzen duena, hau da, kontsumitzaileei gure produktuei buruz hitz egitea eta promozioa egitea ahalbidetzen diena, presentzial eta online moduetan. ...

"Gastu publikotik eta kontsumitzaileengandik abiatuta loratzen hasten diren aukera-multzoa, zerikusia duena trantsizio demografikoarekin, esan nahi baita biztanleriaren zahartzea, eta 50 urtetik gorakoen merkatuaren behar espezifikoekin” Peter Wintlev-Jensen, Europar Batasuneko Programetako...

Bidasoa bizirik, Europar Parlamentuko (UE) 2016/679 Erregelamenduak eta 2016ko apirilaren 27ko Kontseiluak pertsona fisikoen izaera pertsonaleko datuen tratamenduari eta aipatu datuen zirkulazio libreari dagokionez ezarri dituzten legezko eskakizunekin batera eta,...

  • Turismo alorreko profesionalei eta publikoari orokorrean zuzendutako ate irekien jardunaldi bat antolatu da
  • Era honetako ate irekiak antolatzen diren laugarren urtea izango da hau
Ekainaren 5etik 9ra Hondarribia eta Irungo sektore nautikoko enpresek, Bidasoa bizirik elkartearekin elkarlanean, ate ireki jardunaldi bat antolatu dute. Ate irekiak sektore turistikoko profesionalei eta publiko orokorrari zuzendurik daude. Jardunaldi hauen helburua hiritarren artean eskaintza nautikoaren inguruko informazioa zabaltzea da. Miguel Angel Paezek, Bidasoa Bizirik elkarteko Presidenteak, azaldu du, “oso garrantzitsua da hiritarrek eskualdean dagoen eskaintza nautikoaren berri izatea. Turistez gain, bestelako publiko batera zuzendurik dauden kalitate handiko zerbitzuak dira eta interes handia sor dezakete”.

Oinarri hauen helburua da Adinberri programaren diru lagun­tzak arau­tzea; programa horrek hainbat helburu ditu, hauek besteak beste: zahar­tza­ro osasungarriaren esparruan eragina izan dezaketen I+G+B jarduerak babestea, sistema soziosanitarioaren bikaintasuna lor­tzea,...

Hiru tailer batera XXI.Enpleguaren Astean
  • Ficoban izango da ekitaldia, maiatzaren 30ean 9:00etatik 14:00etara
Irungo eta Hondarribiko Udalek Bidasoa bizirik-en bidez antolatzen duten XXI.Enpleguaren Astean, enpresentzat eta enplegu bila ari diren pertsonentzat interes handikoak izan daitezkeen hiru tailer egingo dituzte. Enpleguaren Astearen azken edizioetan horrelako tailerrak antolatu izan dira, enplegu bila ari diren pertsonei erraztasunak emateko helburuarekin. Ficobara hurbiltzen direla aprobetxatuta, lan munduan murgiltzeko interesgarriak eta praktikoak izan daitezkeen tailerretara joan daitezke.

Establezimendu, elkarte edota enpresetako hizkun­tza paisaia euskara­tze­ko ekimenetarako diru-lagun­tzak lehiarik gabeko konkurren­tzi­an, ekimen hauek 2018ko urtarrilaren 1 eta abenduaren 31ra bitartean gauzatu badira. info + // info ++ Epea: 2018/12/31 ...

Follow by Email
RSS