Arku Atlantikoko Erromatar Hirien Sarea eta Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea Indartu dira FITURren

Hondarribia eta Irungo Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, bilera eta aurkezpen ezberdinetan parte hartzen ari dira urtarrilaren 23tik 27ra Madrilen antolatzen den 39. FITUR (Nazioarteko Turismo Azokan) azokan.

Arku Atlantikoko Erromatar Hirien Sarea

Atzo 11:00etan bilera batean parte hartu zuten Erromatar Hirien Sareko kideek eta Irun, sareko kidea denez, bertan parte hartu zuen. Bilera honetan 2018 urteko balorazioa egin zen eta sarea osatzen duten hiri bakoitzak aurkezpen bat egin zuen.

Gainera, helburuak ezarri ziren eta 2019rako ekintzak aurreikusi ziren. Ekintza hauen artean, komunikazio plan bat eratzea eta turistei sarea osatzen duten hirietako eskaintza erromatarraren inguruko informazioa emateko webgune bat sortzea adostu zen. 13:00etan sarearen aurkezpena egin zen Euskadiren standean eta, bertan, Legio V elkarteko ordezkariek parte hartu zuten. Legio V erromatar garaiko birsorkuntza historikorako Irunen sorturiko elkarte berri bat da, hiriaren iragan erromatarra ezagutzera emateko helburua duena.

Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea

FITUR azokak aprobetxatuz, Hondarribiak 15:00etan egin zen Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarearen asanbladan parte hartu zuen. Bertan, 2018 urtean zehar antolaturiko ekintzen errepasoa egin zen eta urte berri honetarako helburu berriak ezarri ziren. Zehazki, erdi aroko pintxoen lehiaketa eta Erdi Aroaren inguruko lasterketa mantentzeaz adosteaz gain, aurrera eraman daitezkeen ekintza berrien inguruan hitz egin zen.

17:00etan sarearen aurkezpena egin zen Madrilgo Erkidegoaren standean.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS