• Tailerrak azaroan hasi eta joan den astelehenean amaitu ziren
  • Profil ezberdinetako 100 pertsonek parte hartu dute egitasmoan
Joan den asteleheneko , otsailaren 4ko, jardunaldiarekin 3D-ekin loturiko teknologia berritzaileetan interesa duten pertsonen arrera erakartzeko helburua zuen MAKERSpace programako ate irekietako jardunaldietako lehen ziklokoa amaitutzat eman da. Egitasmoa Irun Factoryn aurrera eraman da, 2018 urteko azaroan abiatu eta astelehenetan 15:30etatik 19:30etara egin diren 12 jardunaldien bitartez. Irun eta Hondarribiko Udalek antolaturiko jarduera da, Bidasoa biziriken bitartez.

  • Bidasoa bizirikek nekazaritzako elikagaien ekoizpenarekin loturiko tailerrak antolatu ditu
  • Izen-emateak www.bidasoa-activa.com webgunean egin daitezke
Irun eta Hondarribiko nekazaritzako elikagaien enpresei  zuzenduriko ekoizpen prozesuei buruzko tailerrean parte hartu ahal izateko tokia dago oraindik. Saioa otsailaren 7an egingo da, 9:00etatik 11:00etara Bidasoa bizirikek Ducoureau Jauregian dauzkan instalakuntzetan. Bertan, ekoizpen prozesuaren antolakuntza eta gestioaz hitz egingo da, produktu ziurtagiri, makineria, eta bestelako kontuez hitz egingo da.

Hainbat sektoretako pertsona batzuen presentzia izango dugu, eta berrikuntza irekia enpresetan eta erakundeetan aplikatuz izandako esperientziak azalduko dituzte. Ekimen honen helburuak kultura berritzailea bultzatzea eta hiriko enpresa ehuna modernizatzea berrikuntza enpresaren...

Banner blanco negroZabalik astelehenetan 15:30 - 19:30

IRUN FACTORYko MAKERspace. Gunea Garapena eta sormena landu teknologia, robotika, arte, zientzia eta ekintzailetzaren bitartez.
Makerspace honetan zure ideiak eta proiektuak gauzatu ahal izango dituzu bakarka edo taldean, eta espazio horren arduradunaren laguntza jasoko duzu, laneko gidari eta bideratzaile jarduten baitu. Eskuzko prototipogintza egiteko erremintak izango dituzu eta ekipamendua ere bai, eta teknologia digital berriekin trebatzeko erabili ahal izango dituzu, adibidez, 3D INPRIMAGAILUAK - 3D ESKANERRAK - PCak, TABLETAK, ARBEL INTELIGENTEA, ETAB.

  • Haur, nerabe eta gazteei zuzendurik egin diren espiritu berritzailea piztera bideraturiko tailerrek arrakasta handia izan dute.
  • Azkeneko hilabeteetan zehar pertsona ekintzaileei zuzenduriko ikastaro eta tailer ezberdinak egin dira.
 Espiritu ekintzailearen iratzartzea Ekintzailetza sortzailea akuilatu eta gazteengan espiritu ekintzailea iratzartzeko helburuarekin, tailer ezberdinak antolatu dira Irun eta Hondarribian. Txikiak direnetik ekintzailetza bultzatzea da helburu nagusia, ekintzialetza hori sormena, teknologia eta lankidetzara bideratuz, proiektuen zein espazioen bitartez. Era honetan, txikienengan aldaketak lortzen dira eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzen zaie.
Follow by Email
RSS