Geroz eta hurbilago dago XXIII. Enpleguaren Astea

  • Lan eskaintzetarako izen-emateak gaurtik, apirilaren 23tik, aurrera egin ahalko dira
  • Ekitaldia maiatzaren 9an egingo da Ficoban eta aurretik hitzartutako elkarrizketetarako gune bat egongo da eta aurretiazko izen-ematerik eskatzen ez duen beste eremu bat

Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, datorren maiatzaren 9a ostegunerako XXIII Enpleguaren Astea antolatu dute. Ekitaldi honen bitartez eskualdeko enpresei langileen kontratazioa erraztea eta pertsona langabetuei lana topatzen laguntzea bilatzen da. Eskainitako lan-eskaintzaren bat lortu ahal izateko aurretiaz www.elespazio.com webgunean izena ematea beharrezkoa izango da eta izena ematen duten pertsonen artean betebeharreko  baldintzak betetzen dituzten hautagaiak hautatuko dira eskaintza bakoitzerako.

Zehazki, gaur, apirilak 23, webgunean sektore ugarietako 23 enpresek egindako 39 lan-eskaintza ipini dira, hain zuzen ere 57 lan-postu izango direnak. Lan-eskaintza hauek aktiboan egongo dira izen-ematerako maiatzaren 3ra arte eta data hori baino lehenago hautagaien kopurua beteko balitz, eskaintzak epea iritsi baino lehenago erretiratuko dira. Hautagaitzen aukeraketan Irun zein Hondarribian erroldatutako pertsonei lehentasuna emango zaie.

Bidasoa bizirikeko teknikarien hautagaitzen lehen aukeraketa bat egingo dute eta aurrez aurreko elkarrizketak maiatzaren 9an egingo dira Ficoan. Ekitaldiaren ordutegia goizeko 9:30etatik 13:30etara izango da.

Hitzordurik gabeko elkarrizketak

Bestetik, jardunaldiaren aurreko edizioetan egin bezala, maiatzaren 9an espazio ireki bat egongo da, entitate eta selekziozko enpresei zuzendurik egongo dena, bilatzen dituzten profil profesionalen zehaztasunak ezagutzera eman eta eskaintzekiko interesa duten pertsonek, eskaintzetan aurretiaz izena emateko beharrik gabe, haien curriculumak eskura entregatu eta enpresako arduradunekin entrebista bat egiteko aukera izango dute.

Honela, langabetuak diren pertsonei lan aukera gehiago eskaintzea lortzen da, lan-postu gehiago aukeran emanez. Lan eskaintza hauek apirilaren 29an, astelehenean, zintzilikatuko dira www.elespazio.com webgunean eta jardunaldiaren egunean, maiatzaren 9an hiru panel ipiniko dira eskaintza guztiak erakusteko.

Nobedade bezala, aurten haien curriculum edo sare profesionaletan argazkiak gehitu nahi dituzten pertsonei argazkiak ateratzeko argazkilari profesionala argazkiak ateratzeko izango da azokan. Zerbitzua goizeko 10:00etatik 12:30etara martxan egongo da eta guztiz dohainekoa izango da.

Zerbitzu hau aurreko edizioetan martxan izan diren zerbitzuekin osatuko da. Zehazki, sei ordenagailu eta inprimagailu bat izango dituen espazio ireki bat izango da curriculuma egin, hobetu edo ateratako argazkia gehitzeko. Hori guztia alor honetan adituak diren profesionalen laguntzarekin. Gainera, jardunaldian zehar zenbait hitzaldi eta tailer egingo dira enplegu eta formazioarekin loturik: enpresentzako laguntzak, nazioarteko mugikortasuna, formazio profesionala, eskualdeko formazio duala edo enpleguaren bilaketaren erronkari aurre egiteko jarraibideak.

Guztira, gaur egun, 51 enpresek XXIII Enpleguaren Astean parte hatuko dutela baieztatu dute, 102 enplegu profil eskainiz eta 170 lan postu suposatuko dituena.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS