GURE MARKET_ELIKADURA INDUSTRIA SEGURTASUN BILA

gure market elikadura industria segurtasun bila onELIKADURA INDUSTRIA SEGURTASUN BILA izenburupean jardunaldi berria enpresentzat

Oarsoaldea Garapen Agentziak, Beterri-Buruntza Udalak, Debegesak eta Tolosaldea Garatzenek jardunaldi hau antolatuko dute GURE MARKET egitasmoaren barne.

Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak adierazi duen moduan, “Elikagaiak kalitate onekoak izan behar dute eta ez dute gaixotasunik sortu behar”. Zuen enpresetan hori horrela dela bermatzeko, jardunaldian gako garrantzitsuenak emango dizkizuete LAIATEK aholkularitza enpresako kideek.

Hurrengo maiatzaren 30ean egingo da jardunaldia “Elikadura industria segurtasun bila” izenburupean Oarsoaldea Garapen Agentziaren bulegoetan, Oiartzunen (Astigarragako bidea, 2 Mamuteko bulego eraikina, 2. solairua) 09:30etik 11:30era. Aipatu egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa inguruneko eta Lurralde orekako Departamentuaren laguntzari esker gauzatuko da.

Hizlariak Jon Badiola Totorikaguena eta Esther Plagaro Sierra izango dira, Laiatek enpresakoak biak, elikagaien zientzia eta teknologian lizentziatuak eta dietetika eta giza elikagaietan adituak.

Non eta noiz

Noiz: Maiatzak 30

Non: Oarsoaldea Garapen Agentzian (Mamuteko bulego eraikina 2, 2.solairua. 20180 Oiartzun)

Ordutegia: 9:30-11:30.

Egitaraua

Ikusi egitaraua hemen

Izen-ematea

Izena emateko epea maiatzaren  29an  amaituko da eta izena emateko honako bitartekoren bat erabil daiteke:

E-posta: info@guremarket.eus

Telefonoa: 943 494 129

Ondorengo inprimakia beteta

Edozein argibiderako:

enpresa@oarsoaldea.eus

943.494.129

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS