REGIOSTARS 2019 sariak

Bozkatu REGIOSTAR 2019 sarietarako gure hautagaitza eta zabaldu ezazu!

CONNECT Innovation bai! proiektua Europar Batasunaren Regiostar 2019 sarietarako hautatua izan da Eraldaketa Digitalaren Sustapenerako 1 Kategorian. Proiektu honetan Irun eta Hondarribiko Udalek parte hartzen dute, Euskal Hirigune Elkargoarekin, Mondragon Unibertsitatearekin, ESTIArekin eta Gaiarekin batera.

Uztailak 9 arte irekia dagoen herri-bozketan parte hartu ezazu CONNECT INNOVATION proiektuari (zerrendako 5. proiektua) honako esteka honetan like sakatuz: https://ec.europa.eu/regional_policy/en/regio-stars-awards/2019/categ1

CONNECT Innovation bai! proiektuak bertako jendearentzako enpleguak eta aukerak sortu nahi ditu ekintzailetzaren, berrikuntzaren eta sormenaren bidez. Era berean, proiektuak tokiko enpresei laguntzen die beren berrikuntzaren, espezializazio adimendunaren eta 4.0 industriaren aldeko apustua bultzatzen IoT, Hyper-conectividad, Big Data, 3D inprimatze edo robotikaren bidez, besteak beste.

Beste 198 hautagaiekin lehiatuko dugu eta azken emaitza 2019ko urrian jakinaraziko da.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS