TRANSFORMAZIO DIGITALERAKO doako teknologi aholkularitza zerbitzua

Parte-hartzaileen %60a baino gehiagok bezero gehiago atzeman dituzte, %60ak kostu eta denbora aurreztu dute, eta %62ak salmentak handitu ditu bezeroen zerbitzuarekiko asebetetze handiagoari esker

SPRI, Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziatik informatzen gaituzte Inplantalariak Programa, non 6.000 mikroETE eta autonomo baino gehiago parte hartzen ari diren, irekita jarraitzen duela mikroenpresa sareari laguntza emateko eta haien lehikortasuna hobetzeko  Elektronika, Informazio eta Komunikazioen Teknologiei esker (EIKT konponbideak).

Aholkulari inplantalari teknologikoak azaldutako EIKT Konponbideak erabilita, parte-hartzaileek lortutako hobespenek dohako programa honen eraginkortasuna bermatzen dute:

  • %60ak baino gehiagok bezero gehiago atzeman ditu, eta enpresaren gestioa optimizatzen du
  • %45ak bezeroarekiko arreta hobetzen du.
  • %36ak salmentak hobetzen ditu bezeroak gusturago daudelako zerbitzuarekin.

Programak aholkulari teknologiko bat eskaintzen dio industria arloko mikroETEari, eta aholkulari horrek, lehenik eta behin, diagnostiko bat egiten laguntzen dio. Gero, aplikazioak identifikatzen, lehenesten eta inplementatzen ditu, negozioaren hainbat alderdi hobetzeko. Inplantaria profesional bat da, aholkularitza eta laguntza emango diona mikroETEari prozesu honetan, eta, gero, jarraipena egingo diona.

2018an Euskadiko mikroETEek hainbat konponbide teknologiko ezarri dituzte programa honen bitartez, hona hemen aipagarrienetako batzuk: zibersegurtasun arlokoak, kudeaketa eraginkorrera bideratutakoak eta bezeroak atzemateko eta leialtzeko sistemak.

Inplantalariak programari buruzko informazio guztia SPRIren webgunean aurkitu daiteke, www.spri.eus, MikroETEentzako Laguntzak sailan. Hemen ere EIKT konponbideen katalogoaren azken bertsioa eskuratu daiteke ere, zerbitzuan parte hartzeko eskaerarekin batera.

Izena eman ondorengo PARTE-HARTZE ESKAERA betzetzen eta  aholkulari baten dohako aholkularitza zerbitzua jasoko duzu, zure enpresara hurbilduko dena, erabilgarriena duzun teknologia modu eraginkorrenean erabiltzen laguntzeko, modu errazean, bizkorrean eta dohan.

IKT konponbideen ezarpenen katologoa eskuratu

Logotipo SPRI

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS