Onekin – Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekintzailetzari eta berrikuntzari laguntzeko programa pilotua

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Onekin Piloto Programa jarri du martxan, zeina laguntza programa bat baita, EAEko nekazaritza elikagaien arloko ETEen eta mikroETEen ekintzailetza eta berrikuntza maila hobetzea xede duena.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 8ko 12:00etan bukatuko da.

Halako enpresei laguntzeko jardueren barruan dago kokaturik Onekin Piloto Programa, negozioa sortzea eta merkatuak lantzea helburu, Euskadiko 2020ko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoan jasotzen den bezala. Proiektua, berez, pilotua denez, HAZI Fundazioaren bidez artikulatuko da.

Onekin Piloto Programaren helburua zera da: elikagaien eta egurraren katean berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzea, eta arlo horietan Euskadi erreferentziako posizio batean jartzea.

Onekin Piloto Programa, berez, bi egitasmoen inguruan egituratuta dago: bata, ekintzailetzaren arloarekin lotuta dago

Ekintzaile Onekin StartupsESKAERA EREDUA

MugaGabeESKAERA EREDUA

Onekin Piloto Programaren egutegia

Onekin Piloto Programa

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS