Oinarri hauen xedea da SPRI – Enpresen Garapenaren Euskal Agentziaren «Global Training» 2019 beka-programaren kudeaketan laguntzen duten erakundeei itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emateko erregimenaren araudia ezartzea. Aldi berean, beka-programa horren...

Ekainak 12   ?  9:30-13:30

PUBLIZITATEA SARE SOZIALETAN: Facebook, Instagram, Twitter, eta YouTube Mundu mailako milioika pertsonen arteko topagunea dira sare sozialak. Eremu horretan, enpresek euren publiko objektiborekin konekta dezakete, euren balioa eskain dezakete eta euren profilak sor ditzakete. Facebook, Twitter, Linkedin eta YouTube ezagunenak dira, eta aukera ederrak eskaintzen dizkiete iragarleei eta agentziei. Sare horietan egiten den publizitatearen bidez, askoz segmentatuago dauden zenbait mezu sor daitezke, erabiltzaileen gustuak eta interesak aintzat hartuta.

bannertalleres tech2019Irungo Udalak Bidasoa biziriken bidez tailer teknologikoei buruzko programa bat antolatu du uztailerako 8 eta 17 urte bitartekoenzat. Tailerrak Irun Ekintzan Garapen Ekonomiko eta Enplegurako Itunak bultzatzen ditu, Bidasoa Bizirik entitatearekiko lankidetzan. Tailerretan honelako gaiak landuko dira. programazioa, elektronika, errobotika, diseinua eta 3D inprimaketa. Gai horiek oso erakargarriak dira neska-mutilentzat eta gazteentzat. Bitarteko egokia da zientziara eta teknologiara hurbiltzeko. Bereziki praktikoak izango dira eta plataforma teknologikoak erabiliko dira (Lego, Mindstorms, Arduino) eta horietaz baliatuz, parte-hartzaileek erronka teknologikoei aurre egin ahalko diete. Parte-hartzaileek une orotan izango dute irakasleen laguntza eta beraien sormena landuko dute beraien errobotak diseinatuz eta programatuz, teknologia berriak erabiliz.
Follow by Email
RSS