• LANBIDEKO enpresa ideien garapenerako eta enpresa ekintza berriak martxan jartzeko diru-laguntza hauek zertan dantzan eta horiek jasotzeko zein baldintza bete behar diren azalduko da
  • Diru-laguntzak jaso ahal izateko otsailaren 19ko bileran parte hartzea ezinbestekoa izango da.
Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik elkarteko Ekintzailetza eta Jarduera Berriaren sailaren bitartez, enpresa ideia eta enpresa proiektuak martxan jartzeko 27 laguntza ekonomiko bideratzen ari dira. Diru-laguntza hau LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa bat da. Zehazki, 1.000 euro bideratuko dira enpresa ideia bat eratuko duten pertsonentzat. Bestetik, 1.500 euro erabiliko dira enpresa proiektu bat martxan jartzen duten pertsonak laguntzeko. Zenbateko hauek %15 handituko dira baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (eskaera aurkezten duen unean), eta beste %15 emakumezkoa bada.
Follow by Email
RSS