Covid-19 koronabirusaren bilakaerak sortutako egoera dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako neurriak.

diputacion foral gipuzkoa logo bilaketarekin bat datozen irudiakDiputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2020ko martxoaren 17an:

«Covid-19 koronabirusaren bilakaerak sortutako egoera dela eta, osasun-alerta deklaratu da Euskadin; eta, ondorioz, bere administrazioaren funtzionamenduan eragina izango duten neurriak hartu behar ditu Foru Aldundiak.

Horiek horrela, diputatu nagusiak proposatuta eta eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kontseiluak

ERABAKITZEN DU

Lehenengo. Administrazio jardueraren jarraitutasuna.

Foru Aldundiaren administrazio jarduerak, bitarteko elektronikoen bidez, erabat operatibo jarraituko du, hurrengo atalean epemugak eta epeak eteteari buruz aurreikusten dena alde batera utzi gabe.

Bigarren. Administrazio epeak etetea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta beraren foru erakunde autonomo diren Uliazpi Fundazioaren eta Kabiaren prozedurak izapidetzeko epemugak geldiarazten dira eta epeak eten egiten dira, 2020ko martxoaren 14tik aurrerako ondorioekin geldiarazi eta eten ere. Epeen zenbaketa agintari eskudunek zehazten duten unean hasiko da berriro.

Aurrekoa baztertu gabe, departamentu edo erakunde autonomo bakoitzeko organo eskudunak erabaki ahal izango du, ebazpen arrazoitu baten bidez, prozeduran interesdunaren eskubide eta interesetan kalte larriak saihesteko beharrezkoak diren antolamendu eta instrukzio neurriak hartzea, betiere interesdunak ados dagoela adierazten badu, edo epea ez etetearekin ados dagoela adierazten badu.

Hirugarren. Herritarrentzako arreta zerbitzuak.

Aurrez aurreko arreta zerbitzu gutxienekoak emango dira. Horrenbestez, Donostiako Foru Jauregian kokatuta dagoen Herritarren Informazio eta Arreta Bulego Nagusia (Gipuzkoa plaza, z.g. 20004) irekiko da soilik, 09:00etatik 14:00etara, gutxieneko pertsonalarekin, ondorengo hauetarako: Erregistro Orokorreko izapideak egiteko, eta B@KQ identifikazio eta sinadura elektronikoko bitartekoa eman edo berritzeko.

Bestalde, garraio arloko kontsulta eta tramitazio ez-telematikoak garraiobaimenak@gipuzkoa.eus posta elektronikoaren bidez egingo dira; eta, ezinbestekoa bada, aurrez aurreko arreta hitzordua jarrita egingo da.

Era berean, herritarrek Gipuzkoako Foru Aldundiari eta bere erakunde autonomoei buruzko informazio eguneratua eskura dezakete www.gipuzkoa.eus webgunean; eta haiekin harremanetan jar daitezke bere egoitza elektronikoan, «herritarrentzako arreta» atalean, adierazitako bitartekoen bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu).

Egoitza elektronikoan bertan Gertubide zerbitzua ere badute herritarrek, kontsultak, kexak eta iradokizunak egiteko.

Laugarren. Kontratazio prozeduretan larrialdia dagoela adieraztea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Uliazpi Fundazioa eta Kabia erakunde autonomoen organoek zuzenean edo zeharka Covid-19ri aurre egiteko edozein neurri hartzeak justifikatuko du berehala jardun beharra, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 120. artikuluan aurreikusitakoaren babesean.

Horren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak edota bere erakunde autonomoek neurriak hartu behar badituzte Covid-19ri aurre egiteko, larrialdiko izapidetzea aplikatuko zaie neurri horien ondoriozko beharrei erantzuteko egin behar dituzten kontratu guztiei.»

Donostia, 2020ko martxoaren 17a.—Juan José de Pedro Alonso, Diputatu Nagusiaren Alorreko idazkaria.  (1637)

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS