• Enpresek, pertsona ekintzaileek eta beste erakunde batzuek kontaktuak egin ditzaten, ezagutza zabal dezaten, negozio-aukerak identifika ditzaten eta beste esperientzia batzuk ezagut ditzaten zuzendutako topaketa da.
 Irun, 2020ko otsailaren 26a.- Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bitartez, KREA Bidasoaren hamabigarren edizioa antolatu dute; apirilaren 2an, osteguna, egingo dute Ficoba azoka gunean. Ekintzaileei, enpresei eta bestelako erakunde publiko zein pribatuei zuzendutako ekitaldia da. Topagune horretan, kontaktuak egin, negozio-aukerak identifikatu, ezagutzak zabaldu eta beste esperientzia eta joera batzuk ezagutu ahal izango dira. Hitzordu hau urteetan zehar sendotuz joan da, eta 2019an egindako edizioan, 500 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten Krea jaialdian. Miguel Angel Paez Bidasoa bizirik-eko presidenteak nabarmendu duenez, "ekitaldi honen helburua gure lurraldean dauden berrikuntza eta baliabideak eta talentua nabarmentzea da. Gainera, Irungo eta Hondarribiko eragile ezberdinek elkarlanerako konexioak sortzea edo areagotzea bilatzen dugu ". Hamabigarren edizio honetan, topaketaren irudia 4.0 industriarekin lotuta egongo da, 'Ilusi4.0a, Futur4.0, Passi4.0n. Ekintzailetzaren eta berrikuntzaren motorra ' lelopean.
Follow by Email
RSS