Familientzako laguntzen arloko neurri zehatzak arautzen dituena Covid-19aren inpaktu ekonomikoari erantzuteko.

1.– Agindu honen xedea da Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak familiei laguntzeko berariaz hartu beharreko neurriak arautzea, premiaz erantzun ahal izateko Covid-19 koronabirusak familien ekonomian izan duen inpaktu ekonomikoari, haren hedapenak eragin duen osasun-krisia borrokatze eta kudeatze aldera, eta hura komunitatean transmititu ez dadin, hartutako jarduketen eta neurrien ondorioz.

2.– Hain zuzen ere, familia eta lana uztartzeko laguntzen laguntza osagarriak arautuko dira, salbuespen moduan eta aldi baterako erantzun nahi baitzaio lanaldia egokitzeak edo aldatzeak familiei ekarri dien diru-sarreren galerari, baldin eta egokitze edo aldatze hori izan bada seme-alabei (duten adinagatik), besteren mendeko pertsonei edo Covid-19 koronabirusak erasan dien gaixoei (kutsatuak edo isolatuak) lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko.

Epea: Laguntza-eskabideak aurkezteko epea urtebetekoa izango da, alarma-egoera amaitu eta biharamunetik hasita ? info +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS