EBAZPENA, 2020ko apirilaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, aparteko dirulaguntzetarako deialdi bat argitaratzeko dena, kulturako profesionalentzat, Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik jarduera eten edo bertan behera geratu zaienentzat. Epea: 2020/05/25 ...

67/2020 DEKRETUA, maiatzaren 19koa, zeinaren bidez dekretu bat aldatzen baita, hain zuzen ere, enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2020ko programa garatzen duen Dekretua, COVID-19ren eragin...

1/2020 FORU DEKRETU-ARAUA, martxoaren 24koa, COVID-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz zerga arloko neurri jakin batzuk onartzen dituena....

Inplantalariak zerbitzuko lantaldeak aholkularitza ematen die eskatzaileei eurentzat egokienak diren tresna teknologikoei buruz. Horietako gehienak doakoak dira, eta lagungarri dira negozioak prestatuago egon daitezen ondoko hauetarako:
  • Salmentak ugaritzeko; bitarteko digitalen bidez salmenta kanal berriak irekiz
  • Bezero berriak atzemateko; kanpaina zuzenduen bidez, enpresak sustatuz bezero potentzialek bilatzen dituzten tokietan
  • Bezeroekin digitalki elkarreragiteko, euren premiak ezagutzeko eta, horrela, euren eskaerei aurre hartzeko, eta zerbitzu bereizgarri batekin leialdu ahal izateko
  • Kostuak eta denborak aurrezteko; eskuz egiten diren zereginak edo zeregin errepikakorrak sinplifikatuz edo ezabatuz
  • Eraginkorrago izateko; lan kolaboratiborako eta telelanerako bitartekoak eta tresnak eskuratuz
  • Edozein tokitan bulego bat izateko, urruneko sarbideekin, bilera telematikoekin eta zereginen kudeatzaileekin, horrela lantaldeak edozein tokitatik zuzentzeko
  • Zerbitzua bizkortzeko; smartphone-ak bulego mugikor gisa erabiliz, eta zereginak automatizatuz gizakiaren esku-hartzerik beharko ez duten sentsoreekin edo aginduekin
  • Zure enpresa segurtatzeko, zibererasoen inpaktua saihestuz
  • Zure negozioa lehiakideengandik bereiziko duten teknologia gorakor berriak ezagutzeko, hala nola, errealitate birtuala (prestakuntza emateko edo makinen mantenimendua egiteko), mikroenpresei aplikatutako sentsoreak (energia eraginkortasuna lortzeko) edo piezen jarraipena egiteko gailuak.

2020.eko maiatzak 19

  • Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak COVID19 Ezohiko Laguntzen Programa aurkeztu du gaur Gobernu Kontseiluan. Programak 15 milioi euroko zuzkidura du (7,5 turismorako eta 7,5 merkataritzarako)
  •  Laguntzak ezarrita dauden neurrien osagarria den babes-estrategia batean kokatuta daude, bi alditan jarduteko aurreikuspenarekin: erresistentzia eta berrabiarazte ekonomikoa
  • Laguntzak beste edozein laguntzaren osagarriak dira diruz lagundutakoaren kostua gainditzen ez den bitartean, eta norgehiagoka bidez emango dira, Aginduan ezarritako baremazio bati jarraikiz
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerra Gobernu Kontseiluaren ondoren agertu da gaur, Kontseiluan bertan onartu zen eta 15 milioi euroko zuzkidura duen COVID-19 Ezohiko Laguntzen Programa azaltzeko.

 ETA ORAIN ZER? MERKATARITZA ERRESILIENTEA MAIATZAK 21  14.00etatik 15.30era Nerea Urcolak emango du, maiatzaren 21ean, 14:00etatik 15:30era. "Erresilientzia pertsona batek edo talde batek ezbeharren aurrean bere onera etortzeko duen gaitasuna da, etorkizuna proiektatzen...

Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa Bizirik-en bitartez, hainbat ekimen egiten jarraitzen dute langabezian dauden pertsonei lana aurkitzen laguntzeko. Ekimen horietako azkena niETXETIKprestatzenNAIZ da, langabezian dauden pertsonentzako doako hainbat tailer barne hartzen...

Follow by Email
RSS