Nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko laguntzak 2020

Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatu eta bultzatzeko laguntzen araubidea iragartzea.

Arau honetan erregulatzen diren ikerketa, garapen eta berrikuntzarako laguntzen helburua da efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta lankidetza sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan.

Laguntza hauek emango dira xedea lortzeko:

1.Oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako laguntzak.

2. I+G+B proiektuekin lotutako bideragarritasun teknikoko azterlanetarako laguntzak.

3. Antolaketaren arloko berrikuntzarako laguntzak.

Epea: 2020/08/13  ?  info +

 

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS