• Berrikuntzarekin webgune eta liburuxka bisual eta freskoagoak lortu nahi izan dira.
  • Lau hizkuntzatan (gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez) jasotzen dute lurraldea bisitatzen duten pertsonentzako interesgarria den informazio guztia.
Irun, 2020ko uztailaren 7a.- Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bitartez, Hondarribia-Irun Turismoaren webgunea berritu dute, baita eskualdeko promozio liburuxkak ere. Webgune berriak (www.bidasoaturismo.com) lau hizkuntzatan (gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa) biltzen du lurraldea bisitatzen duten pertsonentzat interesgarria den informazio guztia: batetik, Irunen eta Hondarribian isita daitekeenari buruzko informazioa. Bestetik, bi herrietan egin daitezkeen planak (kirol-jarduerak, jarduera nautikoak, jaiak eta ikuskizunak, natura, etab.).
Follow by Email
RSS