02 Dec Irungo Udalak eta Radio Irunek “Gabonetako Izarra” kanpaina abiarazi dute Gabonetan herriko merkataritzari laguntzeko
Radio Irunek eta Irungo Udalak indarrak batu dituzte Gabonetan negozio txikiak gidatuko dituen izarra izateko. Hurbileko merkataritzatik inoiz baino hurbilago egoteko eta gure kale, auzo eta hirietako DNA osatzen duten negozioak indartzeko unea da.
"Gabonetako Izarra" da hurbileko negozioei laguntzeko ekimen honen izena. Hiriko merkataritzak eta tokiko ostalaritzak berezko argiarekin distiratzea du helburu, produktuak eta zerbitzuak ikusgarriago eginez eta, horrela, dendako eta sareko salmentak handitzeko. "Gabonetako Izarra" k publizitate-komunikazioa indartzeko aukera ematen die ETEei eta mikroETEei, merkatuan duten kokapena hobetzeko eta bezeroak areagotzeko.