Formazio-saioa: Ekonomia Sozialak eta Adierazle-Sistema Ekonomia soziala eta ekonomia social eraldatzaileraren azalpena, ibilbidea eta egungo egoera Azaroa 24  -  9:00 - 13:00  Helburua Ekonomia soziala eta ekonomia sozial eraldatzailearen azalpena, ibilbidea eta egungo egoera....

Hilabete honetan ateak itxi behar izan dituzten ostalaritzako establezimendu guztiei zuzeneko laguntza ekonomikoa emateaz gain, Irun Aurrera planaren barruko neurri sorta baten bidez, sektoreak helarazitako beste eskaera batzuei erantzun zaie.

Ostalaritzako establezimenduen itxiera iragarri zenetik, azaroaren 5etik, hainbat bilera izan dira Udalaren eta sektoreko ordezkarien artean.

Gaur goizean, alkateak eta udal talde politiko guztietako bozeramaileek ostalaritzako eta jatetxeetako sektoreari laguntzeko neurriak aurkeztu dituzte. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 5eko Dekretuaren ondoriozko itxierak eragindako kalteak arintzeko erabaki dira aurkeztutako neurriak. .

Irun Aurrera pizgarri ekonomiko eta sozialak emateko planaren barruko beste pauso bat dira neurri berriak. Udalak joan den apirilean jarri zuen martxan Irun Aurrera plana, osasun krisialdia familien eta enpresa sarearen ekonomian izaten ari den ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko.

Irungo Udala Zabaltza plazan egingo den azoka bat prestatzen ari da. Irungo dendek eta hiriko artistek parte hartuko dute, eta segurtasun neurriak beteko ditu.

[caption id="attachment_10149" align="alignright" width="343"] Casetas del mercado de Navidad, instalado el año pasado en los jardines de Luis Mariano. / F. DE LA HERA[/caption]

Merkataritza sektorearen iritziak entzun, eta, COVID-19aren pandemiak eragindako egoera dela-eta, aurten izotz pistarik ez jartzea erabaki da.

 Azken asteetan, urtero Eguberrien karietara Irungo merkataritza txikia sustatzeko antolatzen diren jarduerak prestatzen dihardu Irungo Udaleko Hiri Bultzadako Arloak. Aurten, COVID-19aren pandemiaren bilakaeraren araberakoa izango da programa, eta aurrera eramaten diren jarduerek ezarritako segurtasun neurriak beteko dituzte.

Laguntzetarako deialdiaren xedea.

1.– Laguntzen agindu honen xedea da: EAEko ostalaritza-sektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea, COVID-19aren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta azkarrena berrekitea ahalbidetzeko.

Follow by Email
RSS